Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskadi, Galizia eta Katalunia hizkuntza koofizialen sustapenean elkarrekin

2013.eko urriak 15

 

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Galiziako Xuntak, Kataluniako Generalitateak eta Eusko Jaurlaritzak hizkuntza politikaren alorrean elkarlanerako duten Protokoloaren urteroko jarraipen bileran hartu du parte. Compostelako Santiagon izan den bileran Galiziako Kultura, Hezkuntza eta Unibertsitate kontseilari Xesús Vázquez, Galiziako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusi Valentín García eta Kataluniako Hizkuntza Politikarako arduradun Esther Franquesa izan dira, Baztarrikaren lagun.

Lan bileran, hiru gobernuek 2007an sinatutako hizkuntza politikarako Protokoloak ezartzen dituen helburuak lortzeko, aldeek duten interesa berresteko puntuak izan dira ardatz.

Halaber, bileran, Estatuko Gobernuarekin etorkizunean izan litekeen akordioa ere aztertu da. Akordio horri esker itzultzaileen, zinpekoen eta interpreteen gaitasun-probak elkarri errekonozitu ahal izango dizkiete aldeek; ISBN hizkuntza adierazlea edo 2010-2013 aldirako Hizkuntza Gutxituen Europako Kartaren betetze-txostena ere akordio horretan sartuko lirateke. Puntu honetan, Europako Kontseilura bidaliko den azken txostenaren jarraipena elkarrekin egitea adostu da.

Eusko Jaurlaritzak, Galiziako Xuntak eta Kataluniako Generalitateak, gainera, Europako Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko NPLD sarearen (Network to Promote Linguistic Diversity) azken nobedadeen jarraipena ere egin dute gaurko bileran, hirurak baitira sare horretako partaide.

Patxi Baztarrikak, Valentín Garcíak eta Ester Franquesak elkarrekin partekatu dituzte norberak bere hizkuntzari bultzada emateko abian jarritako bideak, Europako hizkuntza aniztasunaren ibilbide-maparen barnean.

Eusko Jaurlaritza, Galiziako Xunta eta Kataluniako Generalitatea etengabeko elkarrizketa jorian ari dira, bai nork bere hizkuntzaren sustapenerako gaien inguruan, bai eta elkarrekin dituzten zenbait egitasmoren inguruan ere. 

 

Gasteizen, 2013ko urriaren 15ean

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @lolarelos
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @EsterFranquesaB: Euskadi, Galicia y Cataluña por el impulso de las lenguas cooficiales http://t.co/oi6XqPZTWF

  • @EsterFranquesaB
    2013.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Euskadi, Galicia y Cataluña por el impulso de las lenguas cooficiales http://t.co/oi6XqPZTWF

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)