Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Landa eremuko 300 emakumek beraien lanak Euskadiko landa ingurunearen etorkizunaren eraikuntzan duen garrantzia erreibindikatu dute.

2013.eko urriak 15
  • Euskadin landa eremuko emakumeek egiten duten lanaren aitorpenean aurreratzea izan da kolektibo honen erreibindikazioetako bat.
  • 300 emakumek LANDA EREMUKO EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatu dute Arratzua-Ubarrundian (Durana-Araba), Landa Emakumeen Batzordeak eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak antolatuta.

Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren hamargarren edizioan landa inguruneko 300 emakume elkartu dira Arabako Arratzua-Ubarrundiako herrian.  Aurtengo jardunaldirako  aukeratu den lema:  “Landa eremuko emakumeak, etorkizuna eraikitzen” izan da. Topagunean azpimarratu egin da Euskadiko landa eremuko etorkizuna eraikitzeko modu berriak lortzeko asmoz, landa gunetako emakumeek, instituzioek eta landa guneko eragileek batera egiten ari diren lanak duen garrantzia.

Ekitaldiko inaugurazioan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordea Bittor Oroz, Emakundeko zuzendaria Izaskun Landaida, Elena Gutierrez Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko zuzendaria, Carmen Dovale Gure Soroako presidentea eta Rufino Saenz de Ibarra Arratzuako alkatea egon dira.

Bittor Orozek bere gain hartu du Eusko Jaurlaritzak Euskadiko landa eremuko emakumeekin hartutako konpromisoa, hau da, erakunde, elkarte eta landa inguruneko agenteekin lankidetzan aritzeko konpromisoa, helburu komuna lortzeko asmoarekin: “landa eremuko emakumeen presentzia lortzea, bai nekazaritzan, bai landa ingurunean aberastasuna sortarazten duten jarduera ekonomikoetan, bai Euskadiko nekazaritzako eta landa inguruneko sektorean erabaki organoetan.

Lan jardunaldian, hainbat esperientzia zehatz entzun ahal izan dira, eta denetan nabarmendu da emakume horiek premisa hauetan oinarrituta egindako lana; etorkizuna, egungo krisi egoeratik abiatuta, modu eraikitzailean lan egitea, emakumeen ekarpena landa ingurunean eta Landa Emakumeen Batzordea Batzordean puntu interesgarri komunak lantzeko eragile.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carmen Dovale presidenta de Gure Soroa, Rufino Sáenz de Ibarra alcalde de Arratzua-Ubarrundia