Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotreneko tranbia zerbitzuak Gasteizko Landaberde kalean larrialdi-simulakro teknikoa burutuko du

2013.eko urriak 15

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoak eta Gasteizen tranbia zerbitzuen operadoreak, gaur goizean larrialdi-simulakro teknikoa burutu du hiriko Hiritar Segurtasunarekin erlazionatuta dauden zenbait erakundeekin: Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, SOS Deiak eta Osakidetza. Euskotrenek, arrakastarekin, praktikan jarri du simulatutako larrialdi egoerari aurre egiteko beharrezko segurtasun protokoloa. Simulakroa istripu bat izan da tranbia unitate bat eta turismo baten artean.

Segurtasun protokoloaren aktibazioaren ondoren mobilizatutako pertsonek, “istripuak” eragindako ondorioak arrakastarekin konpondu dituzte: 8 pertsona zauritu (2 turismoan, horietako bat larri, eta 5 tranbian) eta sute bat turismoan.

Simulakroa Gasteizko Landaberde kalean 1 zenbakian burutu da, Euskotreneko Tranbiak kotxetegietara sartzen diren ondoan. Ekintza honek, Euskotreneko Segurtasun Zuzendaritza Planaren barruan dagoena, balio  izan du eragindako enpresa eta erakundeek lortutako erantzun denbora eta mailak frogatzeko, gero horrek beharrezkoak izan daitezken hobekuntza neurriak sartzeko aukera emango du behin batutako datu guztien analisiak egin ondoren. Horrekin, gorabehera baten aurrean Euskotren eta barneko eta kanpoko laguntza zerbitzuen artean koordinazioa bermatzera laguntzen da eta larrialdi-zerbitzuak protokoloekin eta tranbia garraio ezaugarri zehatzekin eta segurtasun protokolo berarekin ohitu.

Garatu den bitartean hiriko tranbia zerbitzuaren garapen arruntean ez da inolako aldaketarik jazo. Simulakroa istripuan sartuta egon den unitatearen gidariak Tranbiaren Aginte Postura burututako dei batekin hasi da. Ondoren, Aginte Postuak SOS DEIAri jakinarazi dio gertatutakoa, eta erakunde hau arduratu da larrialdiko beharrezko gainerako ekintzak koordinatzen, simulatutako istripuaren ondorioen arabera.

Gasteizko tranbiak gaur egun egunero batez beste 19.400 lagun baino gehiago garraiatzen ditu. Ekintza mota hauek garrantzi berezikoak dira, ez bakarrik segurtasun protokoloetan ezarritakoarekin betetzeko, baizik eta aurretiaz egon daitezken akatsak hautemateko, izan ere benetako egoeretan nahi ez diren ondorioak izan bailezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau