Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza lanean ari da Fagor Elektratresna taldearen egoera konpontzeko

2013.eko urriak 14

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du Eusko Jaurlaritza «fronte guztietan» lanean eta «lege markoa errespetatzen» ari dela, Mondragon Taldearen eta, bereziki, Fagor Elektratresnak lantegiaren, egoera konpontzen laguntzeko.  Lehendakariak adierazi du badakiela Mondragon Taldea Fagorri zer «babes kooperatibo solidario» ematen ari zaion, eta Jaurlaritzak ahal duen heinean kooperatibaren gatazka konpontzen saiatuko dela.

Urkulluk azaldu du lehen egunetik Jaurlaritzarekin gai hau lantzen aritu dela. Hala, lehendakariak sailburuekin harremanetan jartzeko modua eman dio kooperatibari. Izan ere, Estatu Batuetara egindako bidaian, Fagor Elektratresnak eta Mondragon taldearekin harremanetan egon dela esan du.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Estatu Batuetara egindako bidaiaren azken egunean egin ditu adierazpen hauek New Yorken kokaturiko euskal ordezkaritzan.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IosuBazkezRibas
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Eusko Jaurlaritza lanean ari da Fagor Elektratresna taldearen egoera konpontzeko http://t.co/g4p2ZGqCnd

  • @JAVI_PALACE
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Eusko Jaurlaritza lanean ari da Fagor Elektratresna taldearen egoera konpontzeko http://t.co/g4p2ZGqCnd

  • @jaionearratibel
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Irekia - Eusko Jaurlaritza lanean ari da Fagor Elektratresna taldearen egoera konpontzeko http://t.co/DQnCp0rPHV

  • @iurkullu
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Eusko Jaurlaritza lanean ari da Fagor Elektratresna taldearen egoera konpontzeko http://t.co/g4p2ZGqCnd

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)