Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak Etika Publikoko Batzordea osatu du, jokabide Kodea betetzen dela zaintzeko

2013.eko urriak 16

Etika eta Jokabide Kodea betetzen dela sustatuko, kontsultatuko eta ikuskatuko du

Urtean bitan elkartuko da eta Kode Etikoa zenbateraino bete den aztertzen duen urteko txostena prestatuko du

Batzordearekin harremanetan jartzeko, ohiko postaz gain, helbide elektroniko bat ere bada: etikabatzordea-comisiondeetica@ej-gv.es

Etika Publikoko Batzordea gaur arratsaldean elkartu da lehendabizikoz Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen. Lehendabiziko osaketa-bilera horretara bost kideak joan dira:

  • Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, presidente lanetan.
  • Funtzio Publikoko sailburuorde Andrés Zearreta, presidenteorde lanetan.
  • Etikaren eta goi-zuzendaritza exekutiboaren arloan esperientzia eta ospe handia duten pertsonak; hots, Elisa Pérez Vera (Nazioarteko Zuzenbide Publiko eta Pribatuko katedraduna) eta Daniel Innerarity (Filosofia Politiko eta Sozialeko katedraduna).
  • HAEEko zuzendari Maite Iruretagoiena, Batzordeko idazkari lanetan.

EGINKIZUNAK
Etika Publikoko Batzordea Herri Administrazio eta Justizia Sailari atxikita dago, eta Etika eta Jokabide Kodearekin lotutako oharrak, kontsultak, iradokizunak, kexak edota salaketak jasotzeko organo eskuduna da. Jaurlaritzak ipini zuen martxan maiatzaren 28an, eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta erakundeetako behin-behineko langileek eta goi kargudunek sinatu dute.

Etika eta Jokabide Kodea sinatuta daukaten pertsonen ekintzen edota omisioen larritasuna zein ondorioak kontuan izanik, Etika Publikoko Batzordeak Gobernu Kontseiluari hainbat proposamen egin ahal izango dizkio: pertsona hori kargutik kentzea, ez baditu betetzen berariaz bildutako jarrera-estandarrak;  portaera jakin hori zehatzea, instruitzea edota zigortzea; edota Ministerio Fiskalari helaraztea, ustez delitu edo faltaren bat izanez gero.

Horrez gain, Etika Publikoko Batzordearen egitekoa izango da Etika eta Jokabide Kodea sustatzea. Horretarako, hura hobetzeko aldaketak proposatu ahal izango ditu; kargu publikoei eta tankerakoei gomendioak planteatu kodea betetzeko, baita erakundeei ere; lantaldeak sortu gai jakin batzuk aztertzeko eta hedapen-programak, trebakuntza edota tailerrak sustatzeko erakundeak etika publikoaren alorrean hobetzeko.

Etika Publikoko Batzordeak urtean bi ohiko bilera egingo ditu, eta egoki iritzitakoan nahi beste ezohiko bilera egingo ditu. Era berean, Etika eta Jokabide Kodea zenbateraino betetzen den aztertzen duen urteko txostena ere prestatuko du.

HARREMANETARAKO
Etika Publikoko Batzordea galderak, ekarpenak edota iradokizunak jasotzeko irekita dago. Internet bidez, ohiko postaz edota posta elektronikoz bidali ahal izango dira:

• Helbide elektronikoa: etikabatzordea-comisiondeetica@ej-gv.es
• Helbidea: Etika Publikoko Batzordea. Eusko Jaurlaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saila. Donostia-San Sebastián 1. 01010 Vitoria-Gasteiz.
• Era berean, kontsultarako ikono bat ere habilitatuta dagoe Herri Administrazio eta Justizia Sailaren webgunean (euskadi.net); bertan, batzordearen inguruko informazio orokorra ere ematen da.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Ogasuna eta Finantzak
    2014.eko urtarrilak 23

    Muchas gracias por su participación. En relación a su comentario, le podemos indicar que en el portal de la Contratación Pública en Euskadi-Kontratazio Publikoa Euskadin( www.contratacion.euskadi.net ) se encuentra disponible la información que demanda.

    Dentro de los servicios que ofrecen el Perfil de Contratante, el Perfil de Adjudicatarios y el Registro de Contratos del Sector Público Vasco, puede acceder a la documentación e información que demanda sobre los contratos públicos.

    Por simplificarle el acceso, el Perfil de Contratante: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1081/es/v79aWar/comunJSP/v79a recoge los documentos relativos a los contratos, hasta la firma del mismo.

    En el Perfil de Adjudicatarios ( http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/es/v79aWar/adjudicatariosJSP/v79aInicioBusquedaAdj.do ) puede informarse de todos los contratistas que han firmado contratos, y todos sus contratos, con indicación del órgano de contratación que corresponda. Su existencia obedece exclusivamente a una acción de transparencia.

    Por último, en el Registro de Contratos del Sector Público Vasco ( http://www.contratacion.euskadi.net/w32-2086/es/y46aRevasconWar/datosContratosC/obtenerUltimosFormalizados?locale=es ) puede obtener información sobre las vicisitudes acaecidas en la vida de los mismos contratos; disponible también como una acción de transparencia.

  • 2014.eko urtarrilak 21

    TOLERANCIA CERO CON LA CORRUPCIÓN: En tiempos en los que todo el mundo tiene ordenador y acceso a internet, los ciudadanos deberíamos poder consultar todo el procedimiento de adjudicación de obras, servicios y contratación de mano de obra a cargo del erario desde la primera instancia presentada hasta el último documento que se entrega. No sólo para poder presentar alegaciones sino también para ejercer una acción de control después de que se hayan hecho las contrataciones. Es nuestro derecho saber cómo y por qué se gasta el dinero que pagamos en forma de IVA, IRPF, impuesto sobre sociedades, y demás impuestos. Como ciudadana quiero trasladar a los cargos públicos corruptos que defraudan a Hacienda que no tienen derecho a usar las aceras, ni las carreteras, ni los servicios de Osakidetza, ni la red pública de educación, ni a usar las playas y montes. Sólo tienen derecho a usar su propia vivienda. A los cargos que malversan fondos públicos deseo hacerles saber lo mucho que desprecio a aquellas personas que tiran la casa por la ventana cuando se trata de gastar de lo público. Con una transparencia al 100% de procedimientos y procesos, los que sucumben a la tentación de meter la mano, lo tendrían más difícil. Me gustaría poder decir "estoy orgullosa de mi ayuntamiento, o de mi provincia o de mi autonomía porque mis impuestos se han administrado bien". A día de hoy no es posible, porque los ciudadanos exigentes con sus instituciones lo tienen todavía muy difícil, precisamente porque se les veta el acceso a la información, requisito indispensable para poder ejercer nuestros derechos ciudadanos de forma responsable. Si el oscurantismo institucional desapareciese, seguro que no nos dolería tanto pagar impuestos. TOLERANCIA CERO CON QUIEN METE LA MANO.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elisa Pérez Vera, miembro de la Comisión de Ética Pública; Daniel Innerarity, miembro de la Comisión de Ética Pública