Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak tokiko enplegua sustatzeko laguntzetara 21,3 milioi euro bideratuko ditu

2013.eko urriak 16

Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udalekin elkarlanean tokiko enplegua sustatzeko laguntzak onartu ditu, gaur. Zehazki, toki-entitateek 21,3 milioi euro izango dituzte horretara bideratutako proiektuak martxan jartzeko. Horrez gain, zailtasun handienak dauzkaten pertsonak trebatzeko, eta hala, lan munduan sartzea errazteko diru-laguntzei ere argi berdea eman die; 16,5 milioi euroko hornidura izango dute, hain zuzen. Aburto sailburuaren hitzetan, mota honetako proiektuek eskura ditzakete diru-laguntzak: enplegua sustatzen dutenek, lanpostu bat lortzeko zailtasun bereziak dauzkaten pertsonen enplegagarritasuna errazten dutenek, tokiko ekintzailetza laguntzen duten proiektuek eta pertsona langabetuak kontratatzea errazteko babes ekonomikoa ematen dutenek.

Bestetik, Aburtok azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak Europako Parlamentuari gizarte zerbitzuetako kontratazio publikoaren arloan indarrean dagoen eredua babesteko adierazpen bat helaraziko dio. Adierazpenaren helburua hauxe da: Europako etorkizuneko zuzentarauak –abenduan onartuko dutela aurreikusten da– gaur egungo kontratazioa desagerrarazteko arrisku larriaren aurrean, Euskadiko legea babestea.

Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan, Jon Darpón Osasuneko sailburua ere izan da. Darpónek azaldu duenez, Gobernu Kontseiluaren gai-zerrendan agertzen zen ospitaleetako koordainketaren inguruan, Eusko Jaurlaritzak gorako helegitea jartzea erabaki du, bere ustez «neurri desegokia eta bidegabea delako, baita eraginkortasunik gabekoa ere, sistemari eusteari dagokionez», Darpónek ziurtatu duenez. Sailburuak adierazi duenez, «ekitate printzipioaren kontrako neurri bidegabea da, gaixotasun kroniko larriak dauzkaten pertsonak modu arbitrario eta desberdinean zigortzen dituelako». Koordainketak, Darpónen arabera, Euskadiko 4.000 herritarri eragin diezaieke.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2013.10.16)

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ZIOR13
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Recordar que @gobiernovasco destinará 21,3 millones de euros a ayudas para fomentar el #empleo local http://t.co/L624Col108

  • @Openideiak
    2013.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno destinará 21,3 millones de euros a #ayudas para fomentar el empleo local http://t.co/gJJEz6yUsr A #innovar se ha dicho :)

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)