Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak «beren erroak ahaztu ez zituztenak» omendu ditu

2013.eko urriak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakariak milaka euskal herritar «besoak zabalik hartu» dituztenak oroitu ditu New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenean

Iñigo Urkullu lehendakariak Euskadiko garai berriari ongietorria eman dio New Yorkeko Euzko Etxearen mendeurrenean antolatutako Jaian bildutako guztiekin. Urkullu Lehendakariak urte hauetan guztietan «Euzko Etxearen sugarra pizturik» edukitzearren zoriondu ditu eta Euskadiri emandako babesa eskertu die.  Lehendakariak Euskadiko milaka emigranteak «besoak zabalik» hartu zituztenak oroitu ditu: «euskal erroak ahaztu ez zituztenak omendu nahi ditut», esan du. Lehendakariaren ustez, haiek omentzeko modurik onena loturak «handitzea eta sendotzea» da, aukera berriak sortzeko. Hala, lehendakariak Basque Country estrategian elkarrekin lan egiteko laguntza eskatu die.

Lehendakaria buru duen Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzak 100 urte bete dituen New Yorkeko Euzko Etxean amaitu du bidaia ofizialaren bosgarren eguna. Lehendakariak hamahiru lagunek elkarri laguntzeko elkarte bat sortu zutela azaldu du: Central Vasco-Americano Sociedad de Beneficencia y Recreo, New Yorkeko Euzko Etxea.  Urkulluk elkartearen garrantzia nabarmendu du, hirian kokatu ziren Euskadiko herritarrei beren seme-alabei onena ematen lagundu baitzien. «Euskadirekiko konpromisoari eutsi zioten, euskal sentimenduari eutsi zioten, eta guretzako eredua dira», adierazi du lehendakariak.

Urkulluk azaldu duenez, duela 75 urte, Agirre lehendakariaren Eusko Jaurlaritzak ordezkaritza bat ezarri zuen New Yorken. Anton Iralak, Manu Sotak eta Ramon Sota Mac Mahonek osatu zuten. Urkulluk adierazi du Eusko Jaurlaritzak lehen gobernu horren lekukoa hartu duela, Ander Caballero Barturen Euskadiko egungo ordezkariarekin.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @MikelRemen
    2013.eko azaroak 12

    Comentario de Twitter:
    RT @malgastarte: Un firme candidato al inglés de Ana Botella es el Lehendakari Iñigo Urkullu http://t.co/tDiPhymfJK

  • @JorgeGuerraGo
    2013.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    Urkullu Vs. Ana Botella. RT “@desdesabinetxea: A relaxing glass of txakoli in the batzoki of Alonsotegi http://t.co/JHWKAWiJhY

  • @desdesabinetxea
    2013.eko urriak 17

    Comentario de Twitter:
    A relaxing glass of txakoli in the batzoki of Alonsotegi http://t.co/7aqHVUCK0D

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)