Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak mundu osoan banatuta dauden Euskadiko herritarrak bilduko dituen Global Basque Network sarearen sorreraren berri eman du

2013.eko urriak 13

Lehendakariak New Yorken bildu diren Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen bilera itxi du

Iñigo Urkullu lehendakariak Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen (NABO ingelesezko sigletan) udazkeneko bilera itxi du. Horretan, edozer arrazoi dela eta, Euskaditik kanpo bizi diren edo lan egiten duten herritarrentzako (ikasleak, enpresariak, lankide boluntarioak, profesionalak, besteak beste) harremanetan jartzeko Global Basque Network sarea sortuko dutela adierazi du.  Betidanik, atzerrian bizi diren Euskadiko herritarrak diasporaren eta euskal etxeen inguruan antolatu dira. Orain, Jaurlaritzak aurrerapauso bat eman nahi du.

1938an, Liga Internacional de Amigos de los Vascos elkartea sortu zuten Euskadiren interesak atzerrian defendatzeko. 75 urteren ondoren, Eusko Jaurlaritzak atzerrian zabalduta dauden euskal herritar guztiak biltzeko sarea abiarazi nahi du.

Ekimena legealdi honetarako Jaurlaritzaren programan jasota dago, eta 2014an sortzea aurreikusi dute, Kanpo Ekintzako Idazkaritza Nagusiaren bidez.  Lehenik, ekimenarekin bat egin nahi duten herritarren erregistroa sortuko dute.  Sarearen helburua Euskadi eta herrialdearen gaitasunak mundu osoan jakinaraztea izango da. Gainera, Euskaditik kanpo bizi arren, beren erroei eutsi nahi dieten guztiak biltzea ahalbidetuko du.

Urkulluk azaldu du erakundearen lehen topaketa urtebete barru izango dela. Hala esan die Ipar Ameriketako Euskal Erakundeek elkartearen 40. urteurrena ospatzeko New Yorken egin duten bileran.

Lehendakaria buru duten Eusko Jaurlaritzako zenbait ordezkari Estatu Batuetan daude bidaia ofizial batean, eta herrialdean eman duten laugarren eguna Euskal Etxeen federazioen bilera batean amaitu dute, New Yorken. NABO elkartea 1973. urtean sortu zuten, erakunde kideen arteko babesa bultzatzeko, helburu komun batekin: euskal kultura eta nortasuna iraunaraztea. Elkartea New Yorken bildu da bere 40. urteurrena ospatzeko. Ekitaldian, lehendakariak ondokoa esan du: «gaur, inoiz baino gehiago, Euskadik mundu osoko euskal herritarren beharra du».

Bilera amaitu ondoren, lehendakariak Andoaingo Urki dantza taldearen eta Bilboko San Antonio de Iralabarri abesbatzaren emanaldia ikustera joan da Brooklyn auzora.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jescoin
    2016.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @agirregabiria: Irekia - El Lehendakari anuncia la puesta en marcha de Global Basque Network, una red de vascos y vascas en el mundo htt…

  • @agirregabiria
    2016.eko abuztuak 02

    Comentario de Twitter:
    Irekia - El Lehendakari anuncia la puesta en marcha de Global Basque Network, una red de vascos y vascas en el mundo https://t.co/aMIiSRn8hw

  • @InnobasqueNews
    2013.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    The Lehendakari announces the setting up of the Global #Basque #Network, a network of Basques in the world http://t.co/mMF9BiqGww

  • @jorgenavos
    2013.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari anuncia la puesta en marcha de Global Basque Network, una red de vascos y vascas en el mundo. http://t.co/vfIxeFzMp5

  • @ekeorg
    2013.eko urriak 14

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: @iurkullu Global Basque Network sarearen sorreraren berri eman du ► http://t.co/MgibVJ16uc

  • @icalzada
    2013.eko urriak 13

    Comentario de Twitter:
    From Diaspora 1.0 Homogenic Ethnic Communities to 2.0 Scattered Civilian Networks http://t.co/gLpUcGHtn7 @Euskal_Hiria via @Irekia @iurkullu

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)