Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Guggenheim Foundaion-ek elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi dute

2013.eko urriak 11

Bilera bat izan du fundazioko arduradunekin; bertan José Luis Bilbao eta Juan Ignacio Vidarte ere izan dira

"Guggenheim Bilbaok prestigioa eman dio Euskadiri munduan", esan du Lehendakariak


Lehendakariak berretsi du euskal erakundeen nahia dela  Solomon Guggenheim Foundation-ekin duten kudeaketa hitzarmenari jarraipena ematea; fundazioaren New York-eko egoitzan bildu da arduradunekin. Bileran egon dira, baita ere, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendaria. Denek adierazi dute proiektuaren hitzarmena berritzeko konpromisoa. Hori datorren 2014ko abenduan izango litzateke, beste 10 urterako berrituz hitzarmena.

”Konpromisoa berritu nahi dugu, ez dago inongo zalantzarik”, ziurtatu du Iñigo Urkulluk fundazioaren eta New York-eko museoaren arduradunekin egindako bileraren irteeran, eta aipatu du, baita ere Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Aldundia lanean ari direla hitzarmen hori urtebeteko epean berritzeko.

“Guggenheim proiektua ez da egun bateko lorea izan”, esan du Iñigo Urkulluk, izan ere, lehendakariarentzat Guggenheim Bilbao arrakasta duen proiektu bat da, “heldutasunera” iritsi eta euskal erakundeen, patroi pribatuen, museoaren lagunen sarearen eta orokorrean herritarren  “babes sendoa” duena.

Ildo horretatik, ziurtatu du euskal pinakotekak nazioartean sona irabazi duela eta Euskadiri ere sona ekarri diola. “Euskadik 20 urtetan ospea eta onarpena lortu du. Gure herrira etorri diren turisten kopurua bikoiztea lortu dugu eta lorpen horrek museoak mundu osoan duen erakarpenari asko zor dio”, esan du bukaeran.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)