Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadin ongizate eta justizia sozial hobeak izateko estatus berria defendatu du Estatu Batuetan

2013.eko urriak 11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakariak unibertsitate adituei 2020 urteko Euskadi aurkeztu die, giza garapenean puntako herria, %6 baino gutxiagoko langabezia tasa duena, Bakea sendotua dagoen herria eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea burutu duena


Iñigo Urkullu Lehendakariak New Yorkeko Columbiako Unibertsitatean Euskadiko giza-garapen jasangarriaren eredua aurkeztu du, 2020ko Euskadi. Lehendakariak Euskadiko autogobernu-mailaren garrantzia nabarmendu du. Urkulluk «egokitzapen eta gainditze» prozesu hori gogorarazi du eta hamarkada hau «nazioartekotzearena» izan daitekeela baieztatu du. Eusko Jaurlaritzak Euskadiko enpresak merkatu berrien bila ateratzearen aldeko apustua egiten du. Lehendakariak etorkizunari begiratu dio eta Euskadik hiru erronka dituela zehaztu du: ekonomikoa, enplegua suspertzea; soziala, bakea eta bizikidetza berreskuratzea, eta azkenik, politikoa. Lehendakariak adierazi duenez, autogobernuak ongizatea esan nahi du eta Euskadiko gizarteak «estatus berri bat merezi du, hobeto bizitzeko». Lehendakariak «aldebikotasunean, elkarrekiko errespetuan eta Europako nazio bat garela aitortzean» oinarritutako estatus berri bat eskatu du. Horixe defendatu du, «autogobernua ongizatea delako, eta ongizate handiagoa izatea, justizia soziala», bere hitzetan.

Lehendakariak 2020ko Euskadi horrela aurkeztu du: “giza-garapenean munduko lehen 4 postuen izango dena; pobrezia tasa %5 etik behera egongo dena; langabezia tasa %6 baino baxuago duena, Bakea lortu duena eta bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea burutu duen herria”.

Ameriketako Estatu Batuetara egin duen bisitako hirugarren egunean, Columbia Unibertsitateak «euskal ereduari» buruz antolatutako adituen mahai batean hitz egin du Iñigo Urkullu lehendakariak, Peter Coleman akademikoa moderatzailea zela. Juan José Ibarretxe ere joan da mahai horretara. Berak ere eman zuen hitzaldi bat, toki horretan bertan, lehendakaria zenean AEBetara egin zuen bisita batean. Unibertsitate horretako Nazioarteko Gatazken Konponbiderako Zentroko (CICR) sortzaile eta mundu osoko hainbat bake prozesutan esperientzia zabala daukan Andrea Bartolik aurkezpen labur bat egin ondoren, lehendakariak esan du Euskadi «giza-garapen jasangarriari dagokionez, nazioarteko erreferentziazko eredu bat» dela.  Urkulluren deskribapenaren arabera, Euskadi «giza-garapen jasangarriari dagokionez, nazioarteko erreferentziazko eredua» da, osagai ekonomikoei eta sozialei eta bere segurtasun eta gaitasunari esker.

Etorkizuneko erronkak
Lehendakariak etorkizunari begirako erronka batzuk finkatu ditu. Erronka nagusia berrindartze ekonomikoa eta lanpostuen sorkuntza da. Urkulluk datozen hiru urteetan 6.300 milioi euroko hornidura edukiko duen IBIN estrategiari buruz (inbertsio publikoa, berrikuntza, industrializazioa eta nazioartekotzea) eta lanpostuen sorkuntza sustatzeko programei buruz hitz egin du.

Erronka sozialari dagokionez, Urkulluk baieztatu du Euskadin «alferrik galdu behar ez dugun eta ezin dugun aukera bat» daukagula. Horregatik, ETAri «alde bakarreko desarmea» egiteko exijitu dio, euskal gizartea «orria beste aldera pasatzeko irrikatan dagoelako», Urkulluk ziurtatu duenez. Hala ere, horren aurretik, aztarna batzuk ezabatzea zaila izango dela aitortu du.

*Lehendakariaren hitzen dokumentua erantsita dago

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aimarrico
    2013.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    El Lehendakari defiende en Estados Unidos un nuevo estatus para un mayor bienestar y mayor justicia social en Euskadi http://t.co/K4vFxyPlKU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Peter Coleman