Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ardatz Atlantiko´ko Trenbide Proiektuko (Lisboa-Madril-Gasteiz-Akize-Paris) EB-ko arduradunak pozik agertu dira Euskal Y-aren lanen garapenarekin

2013.eko urriak 10

• Carlo Secchi, Sustapen Ministerioko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkaritzarekin bildu da gaur, Garraioaren Europa Barruko Sareak emandako laguntzen xede diren jarduketak aztertzeko
• Ondoren obrak bisitatu dira, Igarobidearen aurrerapen maila tokian bertan egiaztatu ahal izateko.


Europar Batasuneko Ordezkaritza teknikoak, Carlo Secchi, "Europa hego-mendebaldeko abiadura handiko trenbide ardatza" izeneko Lehentasunezko proiektuaren Europako koordinatzailea, buru dela, Euskal Y-a Trenbide Sare Berriaren eraikuntza lanak bisitatu ditu gaur, bi laguntza espedienteri dagozkien jarduketak aztertzeko xedez.

Secchi, Garraio Exekutibo Sareen Europa barruko Agentziako (TEN-T EA) goi mailako beste arduradun batzuk lagunduta, Donostian elkartu da, Manuel Niño González Sustapen Ministerioko Azpiegitura Zuzendari Nagusiarekin eta Antonio Aiz Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuarekin. Bileran Carlos Urquijok, Gobernu Zentralak Euskadin duen ordezkariak, ere hartu du parte. Gestor de infraestructuras ferroviarias izenekoaren, Adif-en eta Euskadiko kudeatzailearen, ETS-ren, talde teknikoek, xehetasun osoz azaldu dute Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian burutzen ari diren obren egoera, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako hiriburuan duen egoitzan egindako bileran.

Bileran, Sustapen Ministerioa eta Eusko Jaurlaritza bat etorri dira Donostia eta Frantziaren arteko zatiaren eraikuntzan aurrera egitea "beharrezkoa" dela esatean, mugarekin ezarri beharreko lotura "ahalik eta azkarren" ezartzeko.

Ondoren, Hernaniraino joan dira, Hernani-Astigarraga zatiaren nondik norakoa tokian bertan ikuskatzeko. Azken zati horren barruan, Euskal Y-ak Gipuzkoako lurraldean izango duen bide-zubi luzeenaren eraikuntza sartzen da, ia 1.100 metro luze izango dena. Ikuskapen lanak, Donostia-Irun zatiari egindako bisitarekin osatu dira.

Bisitaren ondoren, ordezkaritzak bere poza agertu du, Euskadiko Trenbide Sare Berriaren eraikuntza lanen garapena eta egungo egoera direla eta.

Eusko Jaurlaritzak Euskal Y-aren Gipuzkoako adarrean burutu beharreko zati guztiak (17) lanean edo amaiturik daude. Hau da, 59,1 kilometro, edo adarreko trazatuaren %77,6 eraikuntza prozesuan edo amaiturik daude. Falta den bakarra, Donostiarako eta Irunerako behin betiko sarbideak eta Frantziarekin ezarriko den konexioa eta Astigarraga-Lezo eta Oiartzun-Biriatou zatiak definitzea da.

Zatiak
Une honetan honako zati hauek daude burutzapen fasean: Bergara-Bergara, Bergara-Antzuola, Antzuola-Ezkio Itsaso Mendebaldea, Antzuola-Ezkio Itsaso Ekialdea, Ezkio Itsaso, Ezkio-Beasain, Beasain Mendebaldea, Legorreta, Tolosa, Tolosa-Hernialde, Hernialde-Zizurkil, Zizurkil-Andoain, Andoain-Urnieta, Urnieta-Hernani eta Hernani-Astigarraga.

Amaiturik daude jada Beasain ekialdea eta Ordizia-Itsasondo zatietako lanak. Denbora gutxi barru Ezkio-Beasain, Beasain mendebaldea eta Legorreta zatietako lanak ere amaituko dira. Gipuzkoako hiriburura eta Irunera egin beharreko trenbide sarbideak eta Astigarraga eta Frantziako muga artean ezarri beharreko lotura, Informazio Azterlan fasean daude Sustapen Ministerioan.

Adif, Arabako eta Bizkaiko lanez arduratzen da. Une honetan 6 dira amaitutako zatiak, hau da, 22,1 kilometro, lan guztien %25,1: Abadiño-Durango, Aramaio-Arrasate, Arrasate-Elorrio, Arrazua/Ubarrundia-Legutiano I, Arrazua/Ubarrundia-Legutiano II eta Galdakao-Basauri. Beste 8 zati burutzapen fasean daude (34,1 km, jarduketaren %37,8): Legutiano-Eskoriatza I, Legutiano-Eskoriatza II, Eskoriatza-Aramaio, Amorebieta/Etxano, Lemoa-Galdakao, Amorebieta-Lemoa, Durango-Amorebieta eta Elorrio-Atxondo. Beste sei zatiren proiektuak onartuta daude (22,7 km, %25,2): Arrasate-Bergara (hori, aldi berean, hiru sektoretan bereizita dago), Atxondo-Abadiño, Elorrio-Elorrio, eta Elorrio-Bergara. Horrez gain, Gasteizerako eta Bilborako sarbideak azterketa fasean daude (10,7 km guztira, lan osoaren %11,9), baina behin-behinean trenak bi hirietara sartzeko eta, ondorioz, linea martxan jartzeko, aukera emango duten proiektuak idazten ari dira.

2013ko abuztuaren 31ra arte, 2.200 M € inguru inbertitu dira guztira Euskal Y-an.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2013.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Responsables de la UE del Proyecto Ferroviario Eje Atlántico, satisfechos con el desarrollo de las obras de Y vasca http://t.co/z5qJbTZ3r0

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Secchi, De Grandis, Niño, Urquijo