Eusko Jaurlaritzak "zuhurtziaz" ospatu du Senegalen atxilotutako Bermeoko arrantzaleen askatasuna
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua eta Gobernuaren bozeramaile Josu Erkorekak ziurtatu du laster izango den Bermeotar arrantzaleen askapena "berri ona" dela. Eusko Jaurlaritzak pertsonen egoerari so egten dio eta Erkorekak jakinarazi du badaudela arrazoiak egoeraren irakurketa baikorra egiteko. Eusko Jaurlaritzak beraz, zuhurtziaz ospatu du Senegalen atxilotuak izan ziren arrantzale bermeotarren askapena.
Gaur arratsaldean bertan jakinarazi dute Senegaleko Auzitegiek Bermeoko arrantzaleei ezarritako sententzia. Ekologiaren aurkako delitua egotzi diete sei hilabeteko kartzela zigorrarekin. Halere, hilabete bakarra da kartzela-zigor irmo bezela ezarritakoa, beraz, kartzelatik irten ahal izango dira ziurrenik datorren igandean, hilak 13.
-
2013-10-10
Comentario de Twitter:
Laster izango den Bermeotar arrantzaleen askapena berri ona da. http://t.co/MdhnxQntvO