Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak adierazi du Washingtonen Euskadik itxaropen eta ilusio berri batez aurre egiten diola etorkizunari

2013.eko urriak 09

Lehen ekitaldian AEBetan kokatuta dauden hogei bat euskal enpresaren ordezkariekin elkartu da

Aurten atzeralditik ateratzeko urtea izan daitekeela esan du, hurrengo bietan hazten eta enplegua sortzen hasteko


Amerikako Estatu Batuetan kokatuta dauden hogei bat euskal enpresatako ordezkarien aurrean, Euskadik etorkizunari «itxaropen eta ilusio berri» batez aurre egiten diola esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, terrorismoaren amaiera gogora ekarrita. Krisi ekonomikoari dagokionez, aurten atzeralditik irten gaitezkeela esan du, hurrengo bi urteetan hazten eta enplegua sortzen hasteko.

Lehendakaria Amerikako Estatu Batuetan lan egiten duten euskal enpresaburu-talde batekin elkartu da Washingtonen, hara eraman duen bidaia ofizialaren lehen ekitaldian, eta elkarrekin iritziak trukatzen aritu dira. Bilera horretan, halaber, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren sailburu Arantza Tapia ere egon da, lehendakariarekin batera parte hartzen ari baita bidaia honetan.

Enpresarien aurrean, «argi-ilunak» dituen agertoki bat azaldu du Iñigo Urkulluk Euskadiko egungo egoerari erreferentzia egitean. «Bakearen aukera, Euskadiko terrorismoaren amaiera da argia. Iluna, berriz, bizi dugun egoera ekonomikoa eta langabezian duen eragina», azaldu du.

Ildo horretatik, terrorismoa, batez ere, giza oztopoa izan dela adierazi du, baina «gure kanpoko irudiarentzat eta gure aukera ekonomikoentzat ere oztopo» izan dela gehitu du; halere, Euskadik etorkizunari itxaropen eta ilusio berri batez aurre egiten diola zehaztu du.

Atzeralditik irtetea eta enplegua sortzea

Krisi ekonomikoari buruz, Euskadik behea jo duela adierazi du Iñigo Urkulluk, eta 2014an hazten eta langabeziari eusten has daitekeela, 2015ean enplegua sortzen has dadin. Hartarako, hainbat adierazle positibotan oinarritu da, hala nola zerga-finkapenean, diru-bilketaren bilakaera onean eta esportazioetan urte errekorra izateko aukeran.

Estatu Batuetarako bidaiaren helburuez mintzatuta, lehendakariak honako hauxe nabarmendu du: «Entzutea, esperientziaren errealitatea ezagutzea, bai eta gure erabakiak partekatzea eta bideratzea ere». Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak, malgutasunaren printzipiotik eta egokitzeko gaitasunetik abiatuta, kanpora begirako programa asko irekita dituela ere adierazi du. «Herrialde txikia gara, baina hori abantaila bat da, erabaki partaidetuak azkar eta hurbiltasunez har baititzakegu», erantsi du.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak enpresa-jarduera eta industria laguntzearen alde egiten duela ere adierazi du; hartarako lau alderdi hauek oinarri dituen estrategia ekonomikoa erabiltzen du: inbertsioa, industria, berrikuntza eta nazioartekotzea. Lehendakariak bertan zeuden enpresei Basque Country Estrategian parte hartzeko gonbitea luzatu die, nazioartekotzearen ardatz garrantzitsuenetarikoan alegia. “Enpresa euskaldunek atzerrian duten arrakastarik onena, Euskadirentzat arrakasta izango da ere”, azpimarratu du Urkulluk.

Lehendakariak gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak fiskalitatea sendotzearen alde egin duen lana eta 2014 urterako zerga-bilketaren garapen positiboa aurreikusi du. Gainera, euskal enpresen esportazioen azken errekor datuak ikusita, esportatzen jarraitzeko dei egin die.

Bere aldetik, Arantza Tapia sailburuak azpimarratu du Euskadik duen sistema fiskalak ahalbidetu duela egun dugun industria eredua. Era berean, Euskadiren lehiakortasunezko eredua defenditu du, cluster-ena, eta gogora ekari du Eusko Jaurlaritzak enpresa hauentzat luzatu dituen abalak eta nazioartekotzeko diru-lagunzak. Tapiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresei laguntzeko konpromisoa hartu du lehiakorrak eta berritzaileak izan daitezen. “Garrantzitsua da Eusakdiren alde denok batera aritzea”, ziurtatu du.

Enpresa hauetako ordezkariek parte hartu dute euskal ordezkariekiko  topaketan: Aernnova, Caf, Elecnor, Elektra, Etxe-Tar, Fagor automation Koop. Elkartea, Gamesa, Gestamp, Grupo Danobat, Iberdrola, Ifc, Ingeteam, Lointek, Corp. Mondragon korporazioa (MCC), Ormazabal / Velatia, Salto Systems SL, Sener eta  Tubacex.

Iberdrola-Gamesa sinadura
Lehendakariak eta Tapia sailburuak Iberdrolaren eta Gamesaren arteko kontratu bat sinatzeko ekitaldian parte hartu dute enpresaburuekin bildu ostean; horri esker Amerikako Estatu Batuetako parke eolikorik handiena abiaraziko dute.

Poza agertu du Urkulluk bi euskal enpresa horiek kontratu bat sinatu dutelako. Energia produzitu ezin duen herri txikia izanda, Gamesa eta Iberdrola tankerako bi enpresa Estatu Batuetan finkatuta izatea eta mota hauetako proiektuak abian jartzea «oso albiste ona» dela esan du Lehendakariak.

Beren aldetik,  sinatzaileek eskerrak eman dizkiete bai Lehendakariari eta baita Jaurlaritzari ere ematen ari den babesagatik eta bertaratzeagatik.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @SpainInTheUSA
    2013.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOT] @iurkullu afirma en Washington que Euskadi afronta el futuro con una nueva esperanza e ilusión ► http://t.co/SjjaCJJmsi #…

  • @mireiadd
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Inversión, Industria, Innovación, Internacionalización, esa es nuestra estrategia http://t.co/ee6uzGksji

  • @IosuBazkezRibas
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Inversión, Industria, Innovación, Internacionalización, esa es nuestra estrategia http://t.co/ee6uzGksji

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)