Berriak Osasuna
Eu

Biodonostia ikerketa institutuaren egiaztapenetik bi urte igaro dira

2013.eko urriak 09

300 profesionalek osatzen dute institutua, 22 lantaldetan banaturik. Estatu eta nazioarte mailako egitasmo askotan parte hartzen du: oinarrizko ikerkuntzan, molekularrean, epidemiologiko eta klinikoan; eta prozedura diagnostiko eta terapeutiko berriak testatzen ditu.

Madrilgo Carlos III.a Institutuak bikaintasun ziurtagiria eman zion duela bi urte urriaren hamaika batean. 2008an sortua, osasun arloko lehenengo ikerketa institutua da Euskadin, eta osasungintza-polo bateko gune garrantzitsutzat jotzen da, Donostia Unibertsitate Ospitalea duela erreferentzia-gune eta ardatz.

Ikerketa zentroaren xedea ikerketa traslazionala bultzatzen da eta, esperientziatik abiaturik, pazienteen arazoak eta beharrak ikertuz, arazo horien berri zentro teknologikoetara, beste ikerketa-institutuetara, eta klinika eta ospitaleetara hedatzea, osasun arazoentzat soluziobide integralak aurkitzeko azkarrago eta efikazago denen artean.

Giza baliabideen atalean 300 profesional zenbatzen dira, taldeka lan egiten dutenak, honako arlo hauetan: Neurozientziak, gibeleko gaixotasunak, urdail-hesteetakoak, infekziosoak, Onkologia, Kirurgia, Epidemiologia eta Osasun Publikoa, eta Bioingeniaritza. Europar mailako egitasmoak ere ez dira falta: oinarrizko ikerkuntzan, molekularrean, epidemiologikoan eta klinikoan, eta prozedura diagnostiko eta terapeutiko berrien asmatze eta testatzean.

Ikerbasque programaren bitartez lantaldeetara batutako ikerlariek ikerkuntza-lerro berriak irekitzea eta ikerlari-taldeen garrantzia handitzea ahalbidetu dute.

2012an zehar 429 artikulu zientifiko argitaratu dira: aurreko urteko % 21 gehiago eta bost urteko epea zenbakituz % 179 gehiago. Inpaktu zientifikoa 1953 puntukoa izan zen urte berean, 2011n baino % 24 gehiago eta 2008. urtea baino %155 gehiago.

Trasferentzia teknologikoari dagokionez 4 patente eskuratu dira, etorkizunean etekin ekonomikoa emango dutenak, dagokien arloan.

Bestetik, Donostia Ospitaleko saiakuntza klinikoen alderdi guztiak berrantolatu dira, prozesuak eta prozedurak aztertuz eta garbituz, kudeaketa eta eraginkortasuna hobetzeko. Plataforma berriak (Kultibo zelularrak eta Genomika) ezarri dira eta kanpo eta barru zerbitzuak ematen dira arlo horietan.

Zentroaren ikusgarritasuna handitu da oso, biltzarrak, sinposioak, etab. antolatuta, eta erakunde ezagunekin lankidetza-hitzarmenak sinatu dira (Michael J. Fox Foundation). Lorturiko aipamen eta sariak ere ez dira gutxi: Foro MIHealth, Premio Fundación Sabadell, AECC, etab.

Egun Biodonostia ITEMAS teknologia mediko eta sanitarioetako berrikuntza-sareko hamalau partaideetatik bat da -Euskal Herriko bakarra sare horretan-; eta Refbion ere parte hartzen du, 2020. urtea horizontean duela.

Goian adierazitako guztia ez zen gertagarria izango ikerketa-talde bikain bati esker izan ez balitz, eta erakunde publikoak, elkarteak eta erakunde finantzatzaileak bere ondoan izan ez balitu, haren gizartearen osasunarekiko konpromisoaren ondoan.  

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @inakibillos
    2013.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    Biodonostia ikerketa institutuaren egiaztapenetik bi urte igaro dira http://t.co/GSco4wuQHL

  • 2013.eko urriak 11

    Desde el Servicio de Biblioteca del Hospital Universitario Cruces, felicitamos al IIS BioDonostia, por su ejemplar trayectoria.

    Hoy, 11 de Octubre de 2013, se esta realiazando la preauditoría por parte del Instituto de Salud Carlos III, para la acreditación del IIS BioCruces.

    Confiamos que la coincidencia de las fechas y circunstancias, contribuya al obetivo final expuesto: "la mejora de la salud de los ciudadanos".

    Salu2!!
    M Asuncion Garcia Martin
    Jefe del Servicio de Biblioteca
    Hospital Universitario Cruces

  • @Achucarro_BERC
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Se cumplen 2 años de la acreditación de IIS Biodonostia . http://t.co/ApMn6uDLtS

Komunikabideek behera kargatzeko