Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ingeteam enpresa nazioartekotzearen eredutzat hartu du

2013.eko urriak 10

Lehendakaria eta Tapia sailburua Milwaukeen kokaturiko Ingeteam planta bisitatu dute

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak  eta Euskadiko ordezkaritzaren beste kideak Ingenteam euskal enpresak Milwaukeen duen fabrikara joan dira. Han bilera bat izan dute fabrikako ordezkariekin, eta bileraren ondoren, generadoreak, haize bihurgailuak eta eguzki bihurgailu fotovoltaikoak egiteko dituzten instalazioak bisitatu dituzte.

Bisitan zehar, Arantza Tapia sailburuak azpimarratu du Ingeteam Eusko Jaurlartzak bultzatu nahi duena ordezkatzen duela : ikerketan eta garapen teknologikoan oinarritutako produkzio planta bat. Tapiak ere adierazi du Ingeteam energia berriztagarrietan Euskadiren atea izango dela.

Tapiaren esanetan Europar Batasuneko eta Estatu Batuen arteko merkatartiza askearen hitzarmenak aukera handiak zabalduko ditu Euskadirentzat, euskal enpresen esportazioentzat baita hauen nazioartekotzearentzat ere.

Ingeteameko Presidentea den Javier Maradiagak bere aldetik azaldu du Ingeteam Estatu Batuetan finkatzea ez dela deslokalizazioa, ezta salneurri baxuago batzuen bilaketa ere, baizik eta AEBtako merkatuak eskaintzen dituen aukeren ustiapena.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @i_lazkano
    2013.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    The Basque president is visiting Milwaukee today... Funny! http://t.co/DvlVKpje0F

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)