Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak bidaia ofizialari hasiera eman dio Amerikako Estatu Batuetan

2013.eko urriak 09

Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru, hasiera eman dio Estatu Batuetako bidaia ofizialari Euskadi atzerrian proiektatzeko.  Lehen erakunde-bidaia hau baino lehenago; hain zuzen ere, joan den apirilean, lehendakaria Bruselan izan zen, eta Europako erakundeetako arduradun nagusiekin bildu zen.

AEBetan, lehendakariak Euskadiren garapen-arlo guztiak ezagutaraziko ditu: politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala. Honako honetan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua izango da berarekin batera. Sailburua dagoeneko herrialdean dago, ekonomia-arloko zereginetan.

Lehendakaria ekonomia- eta enpresa-eragileekin, Senatu eta Kongresuko ordezkariekin, akademia-munduko pertsona ospetsuekin (Columbiako Unibertsitatean) eta Solomon R. Guggenheim Foundation-eko ordezkariekin bilduko da, bai eta AEBetan bizi den euskal komunitatearekin ere, Nueva Yorkeko euzko etxearen mendeurrena dela-eta.

Lehendakariaren erakunde-agenda Washingtonen hasiko da gaur, hilaren 9an; ondoren, Milwaukeen izango da, eta, amaitzeko, hilaren 14an, New Yorken.

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @desdesabinetxea
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Lo de “Lehendakariari ongietRorria” también da para unos cuantos tuits
    http://t.co/rjv6o5Sh3h

  • @MikelRemen
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @desdesabinetxea: - Señor Urkullu, ¿cuál es el motivo de su visita a EEUU?
    - Bueno, bueno, bueno…
    http://t.co/rjv6o5Sh3h

  • @UgaitzCrespo
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @desdesabinetxea: - Señor Urkullu, ¿cuál es el motivo de su visita a EEUU?
    - Bueno, bueno, bueno…
    http://t.co/rjv6o5Sh3h

  • @desdesabinetxea
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    - Señor Urkullu, ¿cuál es el motivo de su visita a EEUU?
    - Bueno, bueno, bueno…
    http://t.co/rjv6o5Sh3h

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)