Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Galera´k Ekostegunak aurkeztuko ditu, eraikuntzako hondakinak birziklatzeko aukerak proposatzeko

2013.eko urriak 08

• Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuak komunikaziorako eta eztabaidarako espazio berri bat abiaraziko du: Ekosteguna
• http://www.ihobe.net/Eventos/Listado.aspx?IdMenu=74e0675a-2235-4892-af39-e5bf7072bc20
• «Gure jardueraren aurrerapenen berri emateko eta tartean dauden sektoreen iritzia bultzatzeko tresna bat da»
• Orain dela astebetetik, ez da plazarik gelditzen

EAEko eraikuntzako eta eraispeneko hondakinei buruzko ingurumen-araudi berria eta hondakin horietarako merkatu-aukerak izango ditu hizpide Ekostegunei hasiera emango dien jardunaldiak. Urriaren 10ean, ostegunean, izango da, Bilbon, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburu José Antonio Galerak aurkeztuko du.
Ekostegunak ekimena Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak eta Ihobe Ingurumen Kudeaketarako Sozietateak abiarazitako «Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2014» Programaren barruan dago. «Gutxienez hilean ostegun batean, EAEko hainbat enpresa bildu nahi ditugu, ekoeraginkorragoak izateko eta merkatuko ingurumen-betekizunei aurrea hartzeko aukera emango dieten metodo berritzaileen berri izan dezaten», esan du Josean Galera sailburuordeak.
Hainbat jardunaldi egingo dira; 3 bat orduko iraupena izango dute eta libreak eta doakoak izango dira. Horietan, bada, enpresentzako inplikazio praktikoa duten gaiak jorratuko dira; batik bat, honako arlo hauetan: prozesu industrialetako baliabideen eraginkortasuna, produktu eta ekodiseinua, ekonomia zirkularra, eraikuntza jasangarria eta negozio-ereduen ekoberrikuntza.

Interesa
Lehen Ekosteguna datorren urriaren 10ean izango da, Bilbon, eta eraikuntza eta birziklapeneko enpresetako, arkitektura-estudioetako eta ingeniaritza-enpresetako ordezkariak, erakunde publikoetako hirigintzako langile teknikoak, erakunde publikoetako obra eta azpiegituretako arduradunak eta eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen sektorearekin lotutako enpresa-erakundeen ordezkariak izango dira.
Ingurumeneko sailburuorde José Antonio Galerak aurkeztuko du. Berarekin batera, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Joseba González Artaza, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuordetzako Ana Isabel Fonseca eta Ihobeko zuzendari nagusi Javier Aguirre izango dira, besteak beste.
Ekitaldian -ez da tokirik gelditzen-, Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinen Agindu Tekniko berriaren berri emango da, eta, horrez gain, errepideetako zoruetako, zementu-lurzorurako, pozzolana-adreiluetarako eta EAEko besteko erabilera batzuetarako agregakinen merkatua bultzatzeari helduko zaio. Gainera, eraikuntzako eta eraispeneko hondakinen % 70 birziklatzeko helburua betetzea azkartzeko gomendioak bilduko dira.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @_altave
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    Jueves de #Ecoeficiencia Oportunidades de #Reciclaje para residuos de #ConstruccionSostenible Iniciativa a seguir. http://t.co/XLSS7L0gBA

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)