Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Erkoreka: «Europak Parot dotrinaren aurkako erabakia hartzen badu, oinarrizko printzipio juridikoen bermeak leheneratuko dira»

2013.eko urriak 09

Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak esan du Parot dotrina deuseztatzea ona litzatekeela. Erkorekak adierazi duenez, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak dotrina horren aurka egiten badu «berriz helduko diogu oinarrizko printzipio juridikoak bermatzearen kulturari». Erkorekak gaineratu du «bide hark askatasun-printzipioei egindako urraketa argiari» erantzungo diola epaiak.

Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioko eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka gaur goizean elkarrizketatu dute Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy saioan. Gaurkotasun handiko hainbat gai jorratu ditu elkarrizketan, hala nola tokiko administrazioaren erreforma, Ekonomia Ituna eta ekonomia-kontuetan zenbait indar politikok egin berria duten hitzarmena.

EAJk eta PSE-EEk sinatutako eta gerora PPk bere egina duen hitzarmena aipatu du. Hiru indar politiko horiek nahikoak dira adostutako neurri fiskalak aurrera ateratzeko, Erkorekak azpimarratu duenez. Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako kritikei dagokienez, berriz, esan du erakundeen arteko gatazka piztuz gero, Erkorekak defendatzen du «botere legegilea betearazleari gailendu behar litzaiokeela». Sailburuaren hitzetan, «Batzar Nagusiek arau bat onesten badute, fiskala izanagatik ere, Aldundiak hura bete besterik ezin du egin».

Ekonomia Itunean aurreikusitako arau fiskalak lirateke. Espainiako Gobernuak kupoa dela eta egin berri duen kalkulua ere aipatu du Erkorekak. Sailburuak apaldu egin du berria, zeren, azaldu duenez, aurreikuspen bat besterik ez baita: «Bitako bat: edo Itunaren Batzorde Mistoan ados ipintzen gara, edo akabo aurreikuspenen indarra». Sailburuak ez du aurreratu Batzorde Mistoaren hurrengo bilkura noiz izango den, eta esan du aurrena adostasun hura landu egin behar dela, batzordera «etxeko lanak eginda» joateko.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak esan du kezkatuta dagoela Espainiako Gobernuak iragarri duen  tokiko administrazioaren erreforma dela-eta. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei «oso eraso larria» egingo lieke, onetsiz gero, erreforma horrek. Erkorekak ez du baztertu Konstituzio Auzitegira jotzea, baina, haren ustez, azken aukera izan behar luke horrek.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)