Berriak Segurtasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eta AXAk, Hernaniko eta Andoaingo udalen laguntzarekin, gazteak kontzientziatzeko bi road show saio antolatu dituzte

2013.eko urriak 08

Bi udalerrietako ikasleek ikusi dute Aeslemek (bizkarrezur-muineko lesioa aztertzeko elkartea) egindako emanaldia

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Garbiñe Sáez Molinuevok Andoaingo Bastero kulturgunean izan diren bi road show emanaldiak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan. Ekitaldi honen antolamenduan laguntzen duten bi erakundeen ordezkariekin batera egon da: AXAren Erantzukizun Korporatiboko zuzendari Iñaki Lerga, Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi Aitziber Ugartemendia, Hernaniko Hezkuntzako zinegotzi Kistiñe Lujanbio eta Aeslemeren Euskadirako koordinatzaile Rafael Arranz. Trafikoko zuzendariak bide-hezkuntzako programa honen helburuak azaldu ditu.

«Funtsezkoa da gure errepideetan jarrera seguruagoa lortzeko hezkuntza. Gazteekin, hots, etorkizuneko gidariekin, batera lan egin behar dugu zuzenean; izan ere, gure ekintzekin pentsatzeko moduak aldatzea lortzen badugu, jarrera seguruagoa eta erantzukizun handiagokoa izango dute etorkizunean».

Bestalde, Iñaki Lergak zera adierazi du: «AXAn, prebentzioa da gure bokazioa. Ildo horretatik, arriskuei buruzko hezkuntza eta sentsibilizazioa, bereziki gazteen artean, trafiko-istripuak prebenitzeko funtsezko elementu bat da. Hori dela-eta, Aeslemerekin eta Eusko Jaurlaritzaren bide-segurtasuneko programa honetan lan egiteaz harro gaude».

Aeslemeko ordezkari Rafael Arranzek nabarmendu duenez, programa honen arrakasta eszenaratzean datza: «Road showa gazteengana iristeko eta zenbait bide-portaeren arriskuei buruz sentsibilizatzeko modu berritzaile, eraginkor eta harrigarrienetako bat da».

Hernaniko eta Andoaingo zenbait hezkuntza-zentroetako 1.000 ikasle izan dira emanaldietan (09:00etan eta 11:00etan izan dira), eta trafiko-istripua izan duten pertsonen lekukotza harrigarriak entzun ahal izan dituzte bertatik bertara.

Istripuak izan dituztenek antzeztuta
Road showa bide-hezkuntzako programa bat da, eta trafiko-istripuak izan dituzten pertsonek, horietan suhiltzaile edo polizia aritu direnek eta biktimen senideek bizitakoak kontatzen dituzte. Road Showak gazte baten festa-gau bat birsortzen du. Diskotekan hasten da, lagunartean, eta auto-istripu batekin amaitzen da. Emanaldi multimediak hainbat lekukotza, hots inguratzaileak eta irudi zirraragarriak nahasten ditu.

Helburua gazteekin konektatzea da, arriskuaren kontzientzia har dezaten; izan ere, trafiko-istripuak heriotza- eta ezgaitasun-kausa nagusia dira 30 urtetik beherakoen artean.

Mota honetako sentsibilizazio-programak Ipar Irlandan, Herbehereetan eta Danimarkan ere egin dira, oso emaitza eraginkorrekin, gainera.
Road show eta «Gerta dakizuke» programen balantzea
Iaz, 1360 euskal gaztek ikusi zuten Eusko Jaurlaritzak, AXAren eta Aeslemeren laguntzarekin, antolatutako road show bat. Lau saio egin ziren: bat Laudion, bat Basaurin eta bi Gasteizen.

Kontzientziazio-ildo beretik, Trafiko Zuzendaritzak «Gerta dakizuke» izeneko beste kanpaina bat antolatu du Aeslemerekin batera. Haur eta gazteei istripuak nola saihets daitezkeen, kausak zeintzuk izan daitezkeen eta zuhurtziarik gabeko jarrerek zer ondorio izan ditzaketen transmititzea du helburu. Larrialdietan espezializatutako osasun-profesional batek eta istripu baten ondorioz bizkarrezur-muina lesionatu duen pertsona batek ematen dituzte hitzaldiak. 2013ko urtarriletik irailera, Euskadiko 4199 ikasle gaztek parte hartu dute hitzaldiotan.

EAEko istripuei buruzko datuak
Euskadiko errepideetan erregistratutako istripuen, 30 urteko edo gutxiagoko pertsonak tarteko dituztenen, bilakaerari dagokionez, Trafikoko zuzendariak azaldu du 2009tik 2013ra nabarmen jaitsi dela biktima-kopurua. Urtea hasi zenetik hona, 30 urtetik beherako 869 biktima izan dira (hildako 8, larri zauritutako 61 eta arin zauritutako 799); aldiz, 2009an, 1713 biktima izan ziren (hildako 14, larri zauritutako 151 eta arin zauritutako 1.548).

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Aitziber Ugartemendia, Kistiñe Lujanbio, Inaki Lerga y Rafael Arranz