Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana ezagutarazi du Ameriketako Estatu Batuetan

2013.eko urriak 10

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzak ekainean proposatutako Bake eta Bizikidetza Plana –une honetan, Legebiltzarreko taldeek eta elkarte-sareak egindako ekarpenak sartzeko fasean dago– ezagutarazi du AEBetako Bake Institutuan.

Lehendakaria AEBetako Kongresuaren mende dagoen AEBetako Bake Institutuko (USIP, United States Institute of Peace) presidente Jim Marshallekin bildu da, eta hainbat gai jorratu dituzte; besteak beste, Euskadiren egoera, bake-egoera berria eta une honetan bake-prozesuak bizi duen «blokeoa», ETAk orain dela bi urte egindako iragarpenaren ostean.

USIPeko presidenteak adierazi duenez, bai bera, bai institutua prest daude Euskadirekin bake eta bizikidetza arloan lan egiten jarraitzeko. Lehendakariak eskerrak eman dizkio lankidetzagatik –orain dela sei urte hasi zen–.

Bilera ondoren, lehendakariak hedabideentzako hitz egin du, eta azaldu du Bake eta Bizikidetza Planari buruzko iritziak trukatu dituztela; USIPek ere aztertu du plana. Biak bat datoz: euskal gizarteak izan behar du prozesu honetako protagonista. «Konponbidea ez da kanpotik etorriko, baina ezin diegu Euskadi kanpotik, hots, beste bake-prozesu batzuei buruzko bestelako errealitateen ezagutzatik iristen zaizkigun ekarpenei muzin egin», erantzun die lehendakariak kazetariei.

Estatu Departamentua:
Bestalde, lehendakaria AEBetako Estatu Departamentuko Europako Gaietarako arduradun Julieta Vallsekin bildu da azken orduetan. Honako gai hauek izan dituzte hizpide, besteak beste: Eusko Jaurlaritza ekonomia suspertzeko bultzatzen ari den neurriak, AEBen eta Europaren arteko merkataritza-harremanak eta Euskadik merkataritza-harreman horietan etorkizunean izan dezakeen rola, EBk eta AEBek sina dezaketen merkataritza askearen tratatua ikusirik. Lehendakaria prest agertu da «Euskadi bi kontinenteen arteko atea izateko», eta «bere errealitate ekonomikoa aintzat hartzea» eskatu du.

AEBetako Gobernuko ordezkaria pozik agertu da Euskadin indarkeriarik ez egoteak euskal ekonomian izango duen eragin positiboarengatik.
Ildo horretatik, bake-prozesuaren bilakaeraz galdetu du. Lehendakariak lasai egoteko esan dio, azken urteetako indarkeriarik eza benetakoa dela, eta ez dela ez estortsiorik ez mehatxurik izan.

Gainera, lehendakariak nabarmendu du aukera-denbora bat ireki dela Euskadin, ekonomia suspertzeko, bizikidetza indartzeko, autogobernu-estatus bat lortzeko eta «inolako baldintzarik ez duen estatu-eredu bati buruzko eztabaidari heltzeko».
Azkenik, AEBetako erakunde-bidaiaren lehen egunean, lehendakaria Washingtongo euskal etxeko ordezkariekin bildu da.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ESKLDN
    2013.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    Politics: The Lehendakari showcases the Basque Government’s Coexistence and Peace Plan in the United States: #basque: http://t.co/wLojwYG3hb

  • @EmakundeVIplana
    2013.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [NOTICIA] El Lehendakari da a conocer en Estados Unidos el Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco ► http://t.co/Q7wg9tOZjK

  • @pnvbarakaldo
    2013.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari da a conocer en Estados Unidos el Plan de Paz y Convivencia del Gobierno Vasco. http://t.co/rivtFaGUfJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)