Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Eusko jaurlaritzak babes ofizialeko 88 etxebizitza zozketatuko ditu Hernanin salerosketako erregimenean

2013.eko urriak 08

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailak babes ofizialeko 88 etxebizitzako sustapen bat zozketatuko du aste honetan Hernanin, azalera-eskubideko salerosketako erregimenean.


Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren Etxebide Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuak babes ofizialeko 88 etxebizitza zozketatuko ditu Sagastiyan, Hernani udalerrian, Donostiako eremu funtzionalaren barruan; IZA Obras y Promociones SAk sustatu ditu etxebizitza horiek. Zozketa 2013ko urriaren 10ean izango da, 12:00etatik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan.


Hasieran 860 bizikidetza-unitatek eman zuten izena 88 etxebizitza horiek esleitzeko prozeduran parte hartzeko; haietatik 122k, baina, ez zuten parte hartzeko jarritako eskakizunen bat betetzen. Horrenbestez, 738 bizikidetza-unitatek parte hartuko dute zozketan azkenean.


Donostiako eremu funtzionaleko eskatzaileen artean esleituko dira etxebizitzak, Hernaniko Udalarekin sinatutako hitzarmenean xedatutako moduan.


Haietatik, mugikortasun mugatu iraunkorra duten elbarrientzat daude egokituta bi logelako lau etxebizitza; sustapeneko gainerako 84 etxebizitzek hiru logela dituzte.


Esleipena notario-zozketaren bidez egingo da, publikorik gabe, baina streaming bidez emango du Irekiak www.irekia.euskadi.net webgunearen bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)