Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Dantzan Bilaka programak bederatzi koreografia berri aurkeztu ditu

2013-10-08

Dantzan Bilaka 2013 programarako hautatutako bederatzi koreografoek prest dira dagoeneko euren sorkuntza lan berriak aurkezteko. Eta urria eta azaroa bitartean egingo dute Bilbon eta Donostian, Bizkaiko hiriburuko Alhondigan eta Errekalde aretoan, eta Donostiako Gazteszenan.

Dantzan Bilaka programan parte hartzen duten sortzaileak aukeratzeko, koreografia-ikerketarako diru-laguntza deialdia egiten du urtero Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak. Baina diru-laguntza emateaz gainera, sorkuntza prozesuaren jarraipen artistikoa eta teknikoa ere egiten zaie hautatuei, euren sormen prozesuetan. Zortzi hilabetean, koreografoek eta partaideek hainbat lan-topaketa egiten dituzte, sortzaileak eta sorkuntza prozesuaren hainbat aldi aurrez aurre jartzeko.

Zortzi hilabeteko lan horren emaitza, urriaren 12 eta 16an eta azaroaren 15ean aurkeztuko diren bederatzi koreografia berriak dira. Dantzan Bilaka 2013 programa, aurten zazpigarren ediziora iritsi dena, gaur goizean aurkeztu da Bilboko Alhondigan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendari Clara Montero, AlhondigaBilbaoko zuzendari Lourdes Fernandez eta programaren koordinatzaile Helena Golab bertan zirela.

Programa honen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, aurten parte hartzen duten koreografoen izenak ezagutzeko edo aurkezpenen egutegia ikusteko, prentsa dossierrera atxiki dugu, PDF formatuan.

 

Gasteizen, 2013ko urriaren 8an.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lourdes Fernandez, AlhóndigaBilbaoko zuzendaria; Helena Golab, Dantzan Bilaka programaren koordinatzailea