
Euskararen biziberritzeaz eta biziraupenaz aritu da Patxi Baztarrika New Yorken
Bernardo Atxaga Katedraren kultur programa irekian eman du hitzaldia Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, bart gauean
Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren bi baieztapen abiapuntu hartuta eman du Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitzaldia City University of New York unibertsitatean, Bernardo Atxaga katedraren barnean. Euskararen biziraupenaz eta biziberritzeaz jardun du sailburuordeak, "Euskararen misterioa ez da bere jatorria, bere biziraupena baizik" esaldiari tiraka.
Euskararen azken 30-50 urteotako hazkundearen kronika egin du Baztarrikak New Yorkeko hitzaldian, eta hazkunde horren neurriari eta nolakotasunari begiratuta, euskararena kasu paradigmatikoa dela azaldu du. Hiru arrazoi aipatu ditu horretarako. "Alde batetik, erakusten duelako helburu egingarria dela hizkuntza minorizatu bat biziberritzea; bestetik, EAEn, Nafarroan eta Iparraldean izandako bilakaera guztiz ezberdinen arabera, erakusten duelako hizkuntza biziberritzeko zein faktore diren erabakigarriak, hots, lege estatus egokia, hizkuntza politika eragingarria eta herritarren atxikimendua edo gizartearen bultzada".
Biziberritze horren gako nagusietako bat kontsentsu sozial eta politiko zabala izan dela nabarmendu du Patxi Baztarrikak, eta ondoren euskararen erronkez ere aritu da. "Erronka eta arazo berriak ditu euskarak etorkizunera begira, batez ere hizkuntza bizia eta euskal herritarrentzat eguneroko bizimodurako hizkuntza erabilgarria eta indartsua izateko bidean", azaldu du Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.
Euskara Europan
Patxi Baztarrikak hitzaldirako hautatu duen bigarren baieztapena berriz, hau ere Koldo Mitxelenarena, euskarak munduan behar duen tokiari buruzkoa izan da: "Gure Herriak herrien artean bezala, euskarak ere bere tokia aurkitu behar du hizkuntzen artean". Euskara estatu hizkuntza ez izatea ez da arrazoi, Baztarrikaren aburuz, Europako erakundeetan behar besteko aitormenez onartua ez izateko. "Hizkuntz aniztasunaren aldeko konpromisoa daukagun guztiok erraz onar dezakegu euskarari ere bere garapena segurtatzeko behar adinako tokia egin behar zaiola Europa eta munduko hizkuntzen artean", azaldu du.
Languages in Contact, Communities in Coexistence hitzaldi zikloan hartu du parte Baztarrikak bart gauean, Etxepare Euskal Institutuaren Bernardo Atxaga Katedraren barnean. Alboan izan ditu, besteak beste, Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutuaren Unibertsitate Sarearen arduraduna, eta Anxo Lorenzo, Galiziako Xuntako Kultura idazkaria. Bihar, urriak 9, Iñaki Salvador musikariak Mikel Laboari buruzko hitzaldia emango du, Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko zuzendariak aurkeztuta.
Gasteizen, 2013ko urriaren 8an
-
2013-10-09
Comentario de Twitter:
Irekia - Euskararen biziberritzeaz eta biziraupenaz aritu da Patxi Baztarrika New Yorken http://t.co/vTq9d4AbMt -
2013-10-09
Comentario de Twitter:
RT @PatxiSaez: .Euskararen kasu paradigmatikoa New Yorken.
1)http://t.co/DGJECNBtqs @pxbaztarrika
.
-
2013-10-09
Comentario de Twitter:
.Euskararen kasu paradigmatikoa New Yorken.
1)http://t.co/DGJECNBtqs @pxbaztarrika
.
-
2013-10-08
Comentario de Twitter:
Patxi Baztarrika NYn "I want to wake up, in a city that never sleeps, and find i'm a number one! New York, New York!" http://t.co/e6vuBq9yXq -
2013-10-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: [BERRIA] Euskararen biziberritzeaz eta biziraupenaz aritu da Patxi Baztarrika New Yorken ► http://t.co/UuvhgFqva7 -
2013-10-08
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Patxi Baztarrika habla de la revitalización y la pervivencia del euskera en Nueva York. http://t.co/NuwGuayrtd