Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak «pozik» hartu du PPk EAJren eta PSE-EEren arteko hitzarmenarekin bat egin izana

2013.eko urriak 08

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jotzen du Alderdi Popularrarekin erdietsitako hitzarmena, «Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak aurretik sinatutako hitzarmena gauzatzea» ekarriko baitu, Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekaren esanetan. Zerga-esparruan eta politika ekonomikoen esparruan jarduteko programa bati ekitea ahalbidetuko du aliantza horrek, Erkorekaren iritziz,  Jaurlaritzarentzat «funtsezkoa» dena. Alderdien arteko hitzarmenean hartutako konpromisoak barnean hartzen dituen aurrekontu-proiektu bat lantzen ari dela Jaurlaritza adierazi du sailburuak.

Gaur eguerdian egin ditu adierazpenok Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, Iñigo Lamarka arartekoarekin hitzarmen bat sinatzeko ekitaldian.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @jerkoreka
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    Ya estamos trabajando en un proyecto de presupuestos que incorpore los compromisos asumidos al pacto entre partidos. http://t.co/PdFvZBHrYb

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)