Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Azkoitiko Hirigune Historikoan higiezin bat desafektatzea. (2013-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 07

Dekretua, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Azkoitiko (Gipuzkoa) Kale Nagusiko 14. zenbakian den higiezina desafektatzea ebazten duena. Ondasun higiezin hau Azkoitiko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen urtarrilaren 25eko 17/2005 Dekretuaren eraginpean daude.

LABURPENA

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Azkoitiko Kale Nagusiko 14. zenbakian dagoen higiezina desafektatzea adosten duen Dekretua onartu du, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne baitago.

Jaso diren txosten teknikoak, aurri-espedientea eta orainarteko jarraibideak ikusita, Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordeak aipatutako higiezina desafektatzea onartu zuen. Dekretuak EHAAn argitaratzen den egun beran hasita izango ditu ondorioak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau