Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, zuzeneko diru-laguntza ematekoa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko bikaintasuneko ikerketa-zentroen kategoriako (BERC zentroak) agente bakoitzari. (2013-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 07

LABURPENA

7,6 MILIOI BIKAINTASUNEKO IKERKETARAKO

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, hartu du zientzia, teknologia eta berriztapeneko euskal sareko eragile gisa kalifikatuta dauden eta oinarrizko eta bikaintasuneko ikerketaren kategorian egiaztatuta dauden zentroetako bakoitzari diru-laguntza zuzen bat emateko erabakia.

Basque Excellence Research Centres (BERC) programan dauden zentro horiek bikaintasuneko ikerketarako espazio egokiak garatzea nahi dute. Espazio horiek prestigioko ikertzaileak erakarriko dituzte ezagutza-arlo desberdinetan, BERC horiek karrera profesional bat gauzatzeko espaziotzat joko dituzten ikertzaileak, alegia.

Diru-laguntza zuzena, 7,6 milioi euroko zenbateko globalean, BERC osatzen duten ondorengo zentroen artean banatuko da: Fundacion Donostia International Physics Center-FDIPC, Basque Center for Macromolecular Design and Engineering-POLYMAT Fundazioa, BCBL-Basque Center on Cognitio, Brain and Language, Asociación de Investigación MPC-Materials Physics Center, Achucarro Basque Center for Neuroscience Fundazioa, Fundación BCMATERIALS-Basque Center for Materials, Applications and Nanostructures, Fundación Biofísica Bizkaia-FBB, BC3-Basque Centre for Climate Change-Klima Aldaketa Ikergai eta BCAM-Basque Center for Applied Mathematics.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau