Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak “ahalik eta adostasun handiena” bilatuko du Bakerako Hezkuntza Plana onartzeko

2010.eko apirilak 20

Jaurlaritzak 15 egun luzatu du proiektuari ekarpenak egiteko epea, ostiral honetan amaitzen zena

Bakerako Hezkuntza Planak, ekarpenak egiteko aldia hamabost egun gehiago luzatuko du, “ahalik eta adostasun handiena” lortzen saiatzeko. Eusko Jaurlaritzak oposizioko alderdien jarrerari emandako erantzuna da. Alderdiok Plana errefusatu egin dute eta aste honetan bertan itzultzeko eskatu dute. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Jaurlaritzak “adostasunak lortzeko borondate argia” dauka, oposizioko alderdiek Plan honen gainean egin dituzten “funtsik gabeko kritikak” gorabehera. Horregatik, Jaurlaritzak, ostiral honetan amaitzen zen alegazioak edo ekarpenak egiteko epea luzatzea erabaki du, hamabost egunez. Mendiak Jaurlaritzaren egonezina adierazi du, azken egunotan gertatu diren “desitxuratze eta manipulazioen” aurrean. “ ‘Zuloarena’ bezalako ekintzak aurreko gobernuak egindako planarenak dira” azpimarratu du Mendiak. Halaber, Plana ukatzen duten taldeei eskatu die “esan dezatela zer den planetik gustatzen ez zaiena, egin ditzatela ekarpenak eta ez diezaiotela gezurrik esan gizarteari”.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, asteroko Gobernu Kontseiluaren ohiko prentsaurrekoan agertu da, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekin batera. Honek, atzoko terrorismoaren aurkako operazioa azaldu du, non, ustez ekintza terroristekin zerikusia zuen pertsona bat atxilotu zuten.

Bakerako Hezkuntza Planari ekarpenak egiteko epea luzatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren helburua, alderdi politiko, elkarte eta hezkuntza munduko kide guztiek “beren ekarpena egiteko aukera izatea” da. “Jaurlaritzak benetan nahi duena adostasunak lortzea da, baina ez du ulertzen alderdi nazionalisten jarrera, izan ere, gaiaren oinarrian ados egonda, funtsik gabeko kritikak egiten dituzte eta plana eboluzionatzeko eskatzen digute”, adierazi du Mendiak. Bozeramaileak oposizioko taldeei “gizarteari gezurra esatea” leporatu die, geletan ETAko biktimen presentziari buruz komunikabideetan informazio desberdinak argitaratzeari dagokionez, edo Plan honen barruan, irakatsi beharreko gaien artean “zulo” bat egiteari dagokionez. Gainera, gogorarazi du hori “ez dela egia” eta “Planaren ekintza gehienak aurreko gobernuak egindako planean zeudenak direla.

Estatistikaren Legea

Bestalde, Gobernu Kontseiluak, EUSTATek egindako Euskal Estatistika Planaren Lege Proiektua onartu du. EUSTATek Planaren Lege Proiektua Jaurlaritzako Sailen, Foru Aldundien eta Udalen lankidetzarekin egin du, eta hainbat gizarte eragileren parte-hartze aktiboarekin –enpresa elkarteak, sindikatuak, merkataritza ganberak, kontsumitzaileak, unibertsitateak- Euskal Estatistika Kontseiluaren babesean osatutako lantalde desberdinen bidez. Euskal Estatistika Planaren Lege Proiektu hau, 2010-2012 hirurtekorako informazio estatistikoaren beharrei buruz gizarte eragile desberdinen artean lortutako adostasunaren emaitza da.

Iruzkin bat
  • 2010.eko apirilak 23

    pues lo tenéis crudo con el pnv,Dios quiera que me confunda,pero me parece que vais a perder el tiempo,pues no quieren reconocer que algo se a echo mal en estos 30 años,que no es normal que el 15% de la juventud apoye la violencia etarra,suerte y ni un paso atrás,un saludo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Portavoz, Idoia Mendia; consejero de Interior, Rodolfo Ares