Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua baimentzen duena, 2013-2014 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko dirulaguntzak finantzatzeko. (2013-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 07

LABURPENA

53 MILIOI UNIBERTSITATEAZ KANPOKO BEKETARAKO

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak proposatuta, gaurko bilkuran agindu bat onartu du. Agindu horren bidez, unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak 2013/2014 ikasturterako eskolatzeko ikasketa laguntzen deialdia egiten da.

Dirulaguntzen zenbatekoa, guztira, 53 milioi eurokoa da, eta hezkuntza sistemako maila eta gradu hauetako ikasleei zuzenduta dago: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Hasierako lanbide-prestakuntzako programak; Batxilergoa, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketa. Musikako eta Dantzako oinarrizko ikasketak eta ikasketa profesionalak, Arte plastikoetako eta diseinuko erdi-maila eta goi-maila, eta Kirol-ikasketak.

Laguntza horiek osagai hauek estali ahal izango dituzte: Kuota-osagaia, 0 eta 1 urte ikaslentzat, Irakaskuntza-osagaia, Joan-etorrietako osagaia, Egoitza-osagaia, eskola-materialen osagaia, eta Jantoki-osagaia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan