Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, elikagai eta arrantza alorren ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzei buruzkoa (Berriker programa). (2013-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 07

LABURPENA

NEKAZARITZA, ELIKADURA ETA ARRANTZA SEKTOREEN IKERKUNTZA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZA ARLOKO LAGUNTZA BATERATZEKO BERRIKER PROGRAMA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko estrategiaren oinarrizko habeetako bat da ikerkuntzaren, garapen teknologikoaren eta prozesu-, produktu- eta merkatu-berrikuntzaren bidez ezagutza lortzea, besteak beste, nekazaritza, elikadura eta arrantza sektoreen lehiakortasuna areagotzeko. Horixe bera jaso da I+G+b jarduerak sustatzearen bidez nekazaritzako elikagaien lehiakortasuna areagotzeko planetan: Elikagaien Industriaren eta Kalitatearen Plan Estrategikoa eta Egurraren Sektoreko Plan Estrategikoa.

Estrategia horri gehitu behar zaio Berriker laguntza-programa. Jaurlaritza diseinatzen ari den programaren bidez, bi ikuspegi desberdinetik eta bi laguntza sistema desberdinen bidez ikerkuntza, garapen teknologikoa eta berrikuntza bultzatzen eta sustatzen zituzten bi arau bateratuko dira.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren arabera, behin egoera eta arauek behar zituzten aldaketak aztertuta, onuradunentzat mesedegarria da bi laguntza-lerroak programa bakar batean biltzea, ikerkuntzako, garapeneko eta berrikuntzako laguntza guztiak barne hartzeko. Estrategikoki, askoz ere egokiagoa da berrantolaketa hori, herritarrek bete beharreko prozedurak errazten dituelako; azken batean, herritarrak beraiek dira administrazioaren sustapen-jardueren onuradunak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau