Berriak
Eu

URA eta Getxoko udala berriro bildu dira Errekagane 9-15 zenbakietako bizilagunekin

2013.eko urriak 07

Bilbao 2013ko urriaren 7an.

Gaur, urriak 7, bildu egin dira, URAren Bilboko  Errekagane 9,11,13 eta 15 zenbakietako bizilagunen ordezkariak, Getxoko Udala eta URA Errekaganeko bizilagunek eskatuta, eta Gobela ibaiaren lehengoratzen lanen 1. Fasearengatik adierazitako ardurei erantzun nahian (Cristobal Valdés - La Avanzada tartean, Getxo, Bizkaia).
Bertan, zehatz-mehatz azaldu da lanek jarraitu duten bidea hasieratik (non estaldura osoa kentzea aurreikusita zegoen, uraren inguruko araudiari jarraiki) 2009ko urtarrilaren 29an udalaren osoko bilkuran adostu zen azken erabakira heldu arte (100 metro estalita mantentzea, Gobelako metroari sarrera emate dion zubitik eta Villa de Plencia kalera arte). Azken erabaki horrek eremuko instalazio guztietara sartzea ahalbidetzen du (metroa, aparkalekuak, La Avanzada, etab.) eta hiri-zerbitzuak behar diren leku guztietara heltzea (zaborra, zama guneak edo elbarrituentzako aparkalekuak, beste batzuen artean)

Bizilagunek adierazitako arazoen artean agertu da larrialdi zerbitzuak estaldura gabeko gune horretara heltzeko izan ditzaketen oztopoak. Horren harira adierazi da estaldurarik gabeko gune berri horretan zoladurak 7 edo 8 metroko zabalera izango duela, eta bide horretatik edozein larrialdi zerbitzu sartu ahal izango duela, eta gaur egun baino baldintza hobeetan (2 metroko zabalerako espaloia).

Aisialdirako gune bat sortzeko eskaeraren inguruan azaldu da oraindik estalita geratuko den ibilguaren eremuan sortzeko aukera aztertuko dela.

Gune honetan sortutako usain txarrak direla-eta egondako salaketen inguruan aipatu da lanek ez dutela berez usainik sortzen. Horiek saneamendua berritzeko lanak behar diren guneetan sortzen da, eta horrela izan da La Avanzadako inguruko gune honetan, gaur egun bertan saneamendua berritzeko lanak egiten ari baitira.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: URA eta Getxoko udala berriro bildu dira Errekagane 9-15 zenbakietako bizilagunekin. http://t.co/fhjJnD1St8

  • @kenia_ds
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia_News: URA y el Ayuntamiento de #Getxo se reúnen nuevamente con las comunidades 9 a 15 de Errekagane. http://t.co/98NDQvkhws"

  • @Periodico_Getxo
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: URA y el Ayuntamiento de Getxo se reúnen nuevamente con las comunidades 9 a 15 de Errekagane. http://t.co/VVVCktWhWS

  • @uraEJGV
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: URA y el Ayuntamiento de Getxo se reúnen nuevamente con las comunidades 9 a 15 de Errekagane. http://t.co/VVVCktWhWS

Komunikabideek behera kargatzeko