Berriak
Eu

«Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu, eta etorkizunak, berriz, batu»

2013.eko urriak 08

Jonan Fernandezek Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planari aurkeztutako ekarpenen analisiaren berri eman du

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek adierazi du Eusko Jaurlaritzak «oso balorazio positiboa» egiten duela Bake eta Bizikidetza Planaren inguruan irekitako parte hartzeko prozesuaren gainean; jasotako ekarpenek plana hobetuko dutela azaldu du, halaber. Aurkeztutako ekimenak aztertu ondoren, iraganak «min ematen» digula eta orainean islatzen den mesfidantza eragiten duela adierazi du Fernandezek, baina «etorkizuna bizikidetzan partekatzeko borondateak batzen» gaituela ere gaineratu du. Halaber, «adostasun sozial eta polotikorako tarte handia» dagoela gehitu du, eta Jaurlaritzak iradokizun «guztiei» erantzun nahi diela zehaztu du, azaldutako kezka guztiak gogobetetzeko.

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendari Monika Hernandok Bake eta Bizikidetza Planari eginiko ekarpenen azterketa aurkeztu dute gaur goizean. Eusko Jaurlaritzak aurtengo ekainaren 11n aurkeztutako plan «ireki» bat da. Legebiltzarreko taldeek, elkarte-sareak eta gizarteak berak hiru hilabete izan dituzte aurkezpena egin zenetik ekarpenak egiteko. Eusko Jaurlaritzak dokumentua azarorako amaitzea aurreikusten du, Fernandezen hitzetan.

Ekarpenen sailkapena

Bake eta Bizikidetzarako idazkari nagusi Jonan Fernandezek jasotako ekarpenen lehen sailkapen bat egin du: batetik, ekarpen orokorrek ez dute dokumentuaren puntu jakin bat zehazten aldaketa egiteko, eta ekarpen espezifikoek, bestetik, aldaketa zehatz bat adierazten dute, hori planaren punturen batean argi eta garbi identifikatuta.

Legebiltzarrean ordezkaritza duten talde politikoen ekarpen orokorren artean batzuk iraganaren kontakizunari buruzkoak dira; horrelakoek erantzukizun nagusia ETArena dela nabarmentzen dute, baita Legebiltzarrean hitzartutako «zoru etikoa» azpimarratu beharra ere. Beste batzuek, berriz, Estatuaren indarkeria eta haren erantzukizuna baloratzen dituzte.

Ekarpen espezifikoen artean, zalantzan modu «partzial» batez jarri diren bost ekimen nabarmentzen dira; haien osagairen bat ezabatzea, eranstea edo aldatzea proposatzen dute horiek: «2. Ekimena. Oroimenaren Plaza», «3. ekimena. Terrorismoaren Biktimen Memoriala», «5. ekimena. Oraingo legedian babesik gabe dauden biktimak», «8. ekimena. Hitzeman Programa» eta «12. ekimena. Ertzaintzak bizikidetzaren eta giza eskubideen alorrean hartutako gizarte-konpromisoa».

*Informazio gehiago erantsitako dokumentuan

9 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @bildarratz
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/hoT5SnHEUA

  • @ddhhypaz
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @MikelMartinA
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @Anser_PE
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @elielixafelixa
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @AsierAranbarriU
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @Switz_Landon
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @GorkaKB
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @FernandezJonan: "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

  • @FernandezJonan
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    "Iraganak min ematen digu, orainak kezkatu egiten gaitu eta etorkizunak batu egiten gaitu" ► http://t.co/MQCh8RVA0b

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)