Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arantza Tapia: “gure eredu ekonomikoarekiko konfiantza sortzea funtsezkoa da euskal enpresentzat, aukera berriak bilatzerakoan”

2013.eko urriak 08

Garapenerako Banku Interamerikarrak “arrakasta-eredu” gisa txertatu du euskal kluster-sistema bere 2013ko urtekarian

Garapenerako Banku Interamerikarrak gazte euskaldunak hartuko ditu 2014 urtetik aurrera Jaurlaritzaren Nazioartekotze Beken programaren bitartez


Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak Washingtongo lehen jardunaldia amaitu du. Garapenerako Banku Interamerikarrean* (BID), hitzaldi bat eman du Euskadiko eredu ekonomikoaren berri emateko eta klusterrek euskal ekonomiaren lehiakortasunaren hobekuntzarako betetzen duten zeregina azaltzeko.

Mintegian, erakundeko sailetako liderrak izan dira, eta helburua, sailburuaren esanetan, “bankuak Latinoamerikan egiten dituen proiektuetan euskal enpresentzako aukerak sortzea” da.

“Bizi ditugun zailtasun ekonomikoak eta finantza-zailtasunak gorabehera, ekonomia batek eredu propioa duenean eta zein norabide hartu behar duen badakienean, funtsezkoa da erakundeek eta agintariek gure ereduarekiko konfiantza sortzea inbertsioak erakartzeko eta enpresentzat aukera berriak bilatzerakoan”.

Gainera, euskal kluster-sistemak erakunde horretan pizten duen interesa dela-eta, aurten “fenomeno” hori arrakasta-eredu gisa txertatzea erabaki du BIDek bere urteko liburuan.

Erabaki hori lagungarria da euskal ekonomia irekiagoa eta munduan ezagunagoa izateko.

Sailburuak onartu du AEBetako merkatua oso garrantzitsua dela euskal enpresentzat, eta lehentasunezkoa Eusko Jaurlaritzarentzat.

Euskadiren eta AEBen arteko merkataritza-harremanek emandako datuek hori berresten dute. Izan ere, 400 enpresak baino gehiagok esportatzen dute gaur egun AEBetara, eta 73 lekutan kokatutako 61 euskal enpresa daude.

Euskadi AEBetan gehien inbertitzen duen autonomia-erkidegoa da, eta AEBetara esportatzen duen bigarren autonomia-erkidegoa. Gainera, euskal esportazio guztien hirugarren jomuga da herrialde hori, Frantziaren eta Alemaniaren atzetik.

GBI—k Jaurlaritzaren Nazioartekotze beken egitarauan parte hartuko du

Gaurko bisitarekin GBIak Jaurlaritzaren Nazioartekotzen beken ekimenarekiko interesa erakustea eta 2014 urtetik aurrera erakundean gazte euskaldunak hartzea lortu da. Erabakia Whashington-en eta Latinoamerikako egoitzetan bekadunak aritzea izan da.

“Hitzaldiaren ondoren egindako bileran, nazioartekotze mailan giza kapitalari ematen diogun garrantziaz aritu gara. Mahai gainean jarri dugun aukera izan da bekadunena eta begi onez hartu dute.”

Arantza Tapia sailburua Industriako sailburuorde Juan Ignacio García de Motiloarekin eta Nazioartekotzeko zuzendari Imanol Aburtorekin joan da AEBetara, eta intentsitate handiko eguna izango dute bihar, besteak beste Obamaren Gobernuko bi estatu-idazkariorderekin bilduko baitira.

AEBetako Nazioarteko Merkataritzako idazkariorde Francisco J. Sánchezekin AEBen eta Europaren arteko Merkataritza Libreko Itunaren negoziazioa zertan den zehazteaz gain, AEBetako Gobernua industriaren itzulera ahalbidetzeko bultzatzen ari den politikak izango ditu ardatz euskal ordezkaritzaren biharko jardunaldiak.

* Garapenerako Banku Interamerikarra
BID erakundea Latinoamerikako eta Karibeko garapen ekonomiko, sozial eta instituzional iraunkorrerako finantzaketa eta trebetasuna lortzeko iturri nagusia da.
BID taldearen barruan, Garapenerako Banku Interamerikarra, Inbertsioen Korporazio Interamerikarra (CII) eta Inbertsio Funts Multilaterala (FOMIN) daude. CIIk enpresa txikiak eta ertainak babesten ditu, eta FOMINek, berriz, sektore pribatuaren hazkundea sustatzen du dohaintzen eta inbertsioen bidez, eta mikroenpresak hartzen ditu batez ere kontuan.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ClusterACIC
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    El BID ha incorporado el sistema vasco de clusters como “modelo de éxito” en su anuario 2013 http://t.co/FD5ehkqUhS @el_BID

  • @ClusterACIC
    2013.eko urriak 15

    Comentario de Twitter:
    Arantza Tapia: “generar confianza hacia nuestro modelo económico es clave en la búsqueda de nuevas oportunidades... http://t.co/FD5ehkqUhS

  • @XavierFerras
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Herbertorod: “@Innobasque: El BID ha incorporado el sistema vasco de clusters como “modelo de éxito” http://t.co/yJE0M3kECI”//@Sintonia

  • @mgaranbarri
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    jovenes licenciados podrán hacer prácticas en Banco Interamericano de Desarrollo http://t.co/mheOhRo5xf #internacionalización via @Irekia

  • @CLUSTER_DVLPMT
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque El Banco Interamericano Desarrollo ha incorporado el sistema vasco de #clusters como “modelo de éxito” http://t.co/wg5jPt15O5

  • @Herbertorod
    2013.eko urriak 09

    Comentario de Twitter:
    “@Innobasque: El BID ha incorporado el sistema vasco de clusters como “modelo de éxito” http://t.co/yJE0M3kECI”//@SintoniaMexico

  • @ElConchel
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    [BERRIA] Arantza Tapiak, Garapenerako Banku Interamerikarrean (BID), hitzaldi bat eman du ► http://t.co/73M6jS29g5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)