Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

«Humanismoa, batasuna eta mundura irekitzea», Agirre lehendakariaren ondarea

2013-10-07
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkullu lehendakariak eta Jaurlaritzako kideek Eusko Legebiltzarrak Jose Antonio Agirre lehen lehendakariari egindako omenaldian parte hartu dute

Iñigo Urkullu lehendakariak Gasteizen egindako ekitaldian nabarmendu duenez, Agirre lehendakariari egin dakiokeen omenaldirik onena bere mezuari jarraipena ematea da: «Humanismoa, batasuna eta mundura irekitzea».  Agirre lehendakariak behar handiena zutenekin erakutsitako konpromisoa azpimarratu du Urkulluk, baita «euskal nazioaren helburuak lortzeko batasun politikoa» bultzatu izana ere.  Hori bai, Agirrek Euskadi mundura zabaltzeko egindako lana nabarmendu du bereziki Urkulluk: «Demokrazia eta askatasuna irrikatzen zituen herri baten enbaxadore nekaezina izan zen». Omenaldian parte hartu ondoren, Urkullu lehendakariak New Yorkerako bidea hartu du bertoko Euskal Etxearen mendeurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartzeko.  Hala, egungo Eusko Jaurlaritzak Jose Antonio Agirreren lekukoa hartuko du, lehen lehendakariak berak sortu baitzuen New Yorken Eusko Jaurlaritzaren lehen ordezkaritza.

Hain zuzen ere, gaur bertan betetzen dira 77 urte Jose Antonio Agirrek lehendakari kargua zin egin zuenetik. Hori gogoan, Eusko Legebiltzarrak bere intsignia eman dio lehen lehendakari izandakoari. Jose Antonio Agirre zenaren alaba Aintzane izan da eusko legebiltzarkideek bakarrik jaso dezaketen intsignia jasotzearen arduraduna. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarkideko presidenteak nabarmendu duenez, «Agirren euskal legebiltzarkide izaera» aitortu nahi izan dute horrela. Iñigo Urkullurekin batera, beste lau lehendakarik ere parte hartu dute ekitaldian: Carlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza, Juan Jose Ibarretxe eta Patxi López.

Urkulluk gogoratu duenez, Agirrek une oso zailetan sortu eta zuzendu zuen Eusko Jaurlaritza. Izan ere, Gerra Zibil bete-betean hasi zuen bere ibilera Eusko Jaurlaritzak 1936. urtean, sortu eta berehala bere ibilbidea erbestean jarraitu behar izan zuelarik. Agirre 1960. urtean hil zen Parisen erbesteratuta zegoela eta Jesus Maria Leizaolak hartu zuen bere lekukoa Eusko Jaurlaritzaren buruan.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @iozamizu
    2013-10-07

    Comentario de Twitter:
    RT @irekia_news: "Humanismoa, elkartasuna, elkarlana eta mundura zabaltzea", Agirre Lehendakariaren ondarea. http://t.co/NEd0ZPflWc

  • Argazkia SN Robot
    @Alesazc
    2013-10-07

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: "Humanismo, unidad y apertura al mundo", el legado del Lehendakari Agirre. http://t.co/1bXAQonqck

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)