Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu datorren igandean Athletic Club-Valencia C.F taldeen norgahiagoka dela eta

2013.eko urriak 04

Datorren igandean, urriak 6, euskotrenek Bilboko tranbiaren maiztasunak areagotuko ditu, egun horretan, San Mamesen, gaueko 21:00etan hasita Athletic-en eta Valencia C.F. taldeen aurkako partidara doazen pertsonen joan-etorri beharrak betetzeko.

Horrela, euskotrenek  15 minutuz behin eskaini ohi duen zerbitzuaz gain, beste zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko dizkie erabiltzaileei, Pio Barojatik Ospitalera 20:01ean, 20:16an eta 20:46an eta Atxuritik Ospitalera 20:23an.

Norgehiagoka amaitu ondoren,  tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira Ospitaletik Atxurirantz 22:53an eta 23:05ean, ohiko zerbitzua indartzeko. Unitate berezi horiei esker geraleku horietan dauden bidaiari guztiak eraman ahal izango dira.

Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, euskotrenek ordaintzerakoan Creditrans/Barik erabiltzea gomendatzen du. Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete edota tranbiaren www.euskotren.es web gunea kontsulta dezakete.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau