
Eusko Jaurlaritzak Algusto Azokan 17 elikadura enpresen presentzia bermatzen laguntzen du
· Euskadiko elikadura industriei eta jatorri eta kalitatezko produktuei laguntzeko ekintzen artean kokatzen da
· Urriaren 4tik 6ra ALGUSTO, Saber y Sabor azokaren 4. edizioa egingo da Barakaldoko BECen
Vitoria/Gasteiz, 2013ko urriaren 3a
Aurten Algusto azoka urriaren 4tik 6ra bitartean egingo da, BECen; lehendabiziko aldiz, azokak publiko osoari zabalduko dizkio ateak, egun horietan etxeko gastronomiaren eta elikaduraren erreferentziarik handiena bihurtzeko.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailak 300 metro koadro baino gehiagoko stand batez parte hartuko du, eta bertan hainbat euskal enpresak beren produktuak erakutsiko dituzte. Besteak beste, Euskadiko elikadura industriako kalitatea eta jatorria ziurtagiria duten identifikatutako produktu hauek izango dute ordezkaritza: Idiazabal gazta, Arabar Errioxako ardoa, Txakolinaren 3 jatorri izendapenak eta Eusko Label produktuak.
Horrez gain, euskal nekazaritza eta arrantzako produktuak sustatu eta balioa agerian jartzeko helburuarekin, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetza azokarekin batera egiteko hainbat ekintza antolatzen ari da, hala nola dastaketak edo txapelketa gastronomikoak.
Algustoren inaugurazio ekitaldian, Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako Sailburuordeak parte hartu du.
Enpresa parte hartzaileak
ARZABRO TXAKOLINA/ TXAKOLI D.O. ARABA
TALLERI UPELTEGIA/ TXAKOLI D.O. BIZKAIA
MAGALARTE LEZAMA TXAKOLINA/ TXAKOLI D.O. BIZKAIA
PETRITEGI SAGARDOAK/ SAGARDO NATURALA
BERARTE MAHASTI ETA UPELTEGIAK/ VINO RIOJA ALAVESA
ZUGOBER UPELTEGIA/ VINO RIOJA ALAVESA
PAGOS DE LEZA UPELTEGIA/ VINO RIOJA ALAVESA
ONDARE/ MARMELADAK
TOLOSAKO BABARRUNA / ALUBIAS DE TOLOSA
EKAIN/ EUSKAL OKELA / CARNE DE VACUNO CON EUSKO LABEL
BAZTARRIKA GAZTA / QUESO D.O. IDIAZABAL
JAIO GAZTA/QUESO D.O. IDIAZABAL
MALATSA GAZTA/QUESO D.O. IDIAZABAL
LARTE GAZTAK/QUESO D.O. IDIAZABAL
LEKUONA GAZTA/QUESO D.O. IDIAZABAL
URRIZTI QUESO DE MUSKIZ GAZTA/QUESO D.O. IDIAZABAL
BARRENETXE/ GERNIKAKO PIPERRA, LETXUGA ETA TOMATEA