Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Jaurlaritzak 2014ko urtarrilera eta uztailera aurreratuko ditu langile publikoen aparteko ordainsariak

2013-10-06

 

Aurrerapena Gobernu Kontseiluak datorren urriaren 29an onartuko duen Aurrekontu Orokorren Lege-proiektuan sartuko da.

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak espero du 2012ko abenduko aparteko ordainsaria baliogabetzearen aurka aurkeztutako helegitearen aldeko epaia emango duela Auzitegi Konstituzionalak eta, ondorioz, administrazio publikoko langileek kopuru hori berreskuratu ahalko dutela etorkizunean.

Eusko Jaurlaritzak euskal administrazio publikoko langileek –funtzionarioek eta aldi baterakoek– jaso beharreko 2014ko ekaineko eta abenduko aparteko ordainsariak urte horretako urtarrilera eta uztailera aurreratzea erabaki du.

Ordainketa egiteko, Gobernu Kontseiluak urriko azken asteartean ziur aski onartuko duen Euskal Autonomia Erkidegorako Aurrekontu Orokorren Proiektua baliatuko da.

Ia 70.000 pertsonari eragingo dio Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak. Berriz ere hartu behar izan du neurri hori, Espainiako Gobernuak 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ezabatzea erabaki izanak euskal herritarrei eragindako kalteak arintzeko.

FUNTZIO PUBLIKOKO SAILBURUORDEA

Eusko Jaurlaritzak neurri hori hartzearen helburua Espainiako Gobernuak 2012ko aparteko ordainsaria kentzean sorrarazitako arazoa konpontzea da.

Horrenbestez, Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak adierazi duenez, «Auzitegi Konstituzionalak epaia laster eman beharko luke, eta epai hori 2012ko abenduko aparte ordainsaria ezabatzeko erabakiaren aurka ezarritako helegitearen aldekoa izatea nahi nuke».

Honakoa gaineratu du: «Espero dugu euskal administrazio publikoko langileek etorkizunean ordainsari hori berreskuratzea».


Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)