Euskal gizartearen gehiengoak begi onez ikusten du EAJ-PNV eta PSE-EEren artean lortutako akordioa
Euskal gizartearen %61-k ondo ikusten du EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko hitzarmena, %21 honen kontra agertu da eta %7-k uste du ez dela ez positibo ezta negatiboa ere. Datu hauek Eusko Jaurlartizaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako telefono bidezko 950 elkarrizketen ondorioak dira. Ikerketan Itun Ekonomikoaren eta Gizarte Politikaren inguruko galdera ere egon dira.
Euskadiko gizartearen %58k zerbait entzun du EAJk eta PSE-EEk sinatutako akordioari buruz. Itun honen sinadura herritarren %61entzat positiboa da, %21entzat ez positiboa ez negatiboa eta %11k ez dakite edo ez dute erantzun.
Edukiaz aparte, Euskadiko gizartea alderdi politikoen arteko akordioen alde dago. Izan ere, %76k uste dute. Eusko Legebiltzarrean ordezkapen daukaten beste alderdi politikoek sartu beharko luketela ere itun horretan.
Iritzi hori dutenen artean, %77 EH Bildu sartzearen alde daude, ehuneko berdina UPyD sartzearen alde eta %71 PP batzearen alde daude. Alderdi bakoitzaren hautesleria da bere alderdi politikoa ituenean sartzearen aldekoena.
Itunaren barruko zergen erreformari dagokionez, herritarren %47k nahiago dute Biltzar Nagusiek gai honetan askatasuna izaten jarraitzea, %36k Eusko Legebiltzarrak hiru lurraldeetarako fiskalitatearen ildo nagusiak finkatu ahal izatea eta beste %16k ez dakite edo ez dute erantzun.
Akordioak lortu nahi dituen helburuez, ez dakiten edo erantzuten ez dutenen ehunekoa handia da. Erantzuten dutenen artean gehienek uste dute itunak helburu horiek lortzen lagunduko duela, batez ere gizarte babesa mantentzen (%54k), zerga-bilketa handitzen (%52) edo Euskadiko ekonomia bultzatzen (%50). Ez du uste, berriz, hainbeste lagunduko duenik bikoiztasun administratiboak kentzen (%38) edo administrazioaren efikazia eta eraginkortasuna areagotzen (%39).
Presio fiskalari eta zerbitzu publikoak mantentzeari dagokionez, %50ek nahiago dute gizarte prestazioetan eta zerbitzu publikoetan gehiago gastatzea zerga gehiago ordaindu behar badira ere; %36k, aldean, nahiago dute zergak jaistea nahiz eta diru gutxiago izan gizarte laguntza eta zerbitzu publikoetarako. Herritarren %13k ez dakite edo ez diote erantzun galdera honi.
EUSKADIKO KONTZERTU EKONOMIKOA
Euskadiko Kontzertu Ekonomikoari dagokionez, euskal gizartearen %62k horri buruz zerbait entzun du, 2008ko ezagutzaren ehuneko antzekoa.
Azken bost urteotan, Kontzertu Ekonomikoaren garrantziaren gaineko pertzepzioa areagotu egin da, izan ere, garratzi handia edo nahikoa garrantzia ematen diotenen ehunekoa %75etik %86ra pasatu da. Bestetik, Kontzertuari buruz zerbait entzun dutenen %74k Euskadiko herritarrentzat mesedegarria deritzote.
Halaber, Euskadirentzako zerga-autonomia handiagoaren aldeko iritzia dago. Biztanleriaren %49 horren alde dago, bitartean, %36 egungo zerga-autonomia maila mantentzearen aldekoa da eta %7ren ustez autonomia fiskala txikiago izan beharko litzateke beste autonomiaren erkidego batzuetakoaren parekoa.
GIZARTE POLITIKA EUSKADIN
Erakunde publikoek gizartearen ongizatean duten paperaz, Euskadiko gizartearen %74k pentsatzen du erakundeek herritar guztien ongizateaz arduratu behar dutela, %19k uste dute soilik behartsuenen ongizateaz arduratu behar dutela eta %6k norberak arduratu behar duela bere ongizateaz.
Gehienen sentsazioa da galdetutako taldeei gizarte arreta emateko baliabide gutxi erabiltzen direla. Arretaren handiagoa eskatzen da, batez ere, langabeentzat (%75), menpekotasuna duten pertsona nagusiak euren kargu dituzten familientzat (%66), edo elbarritasunen bat duten pertsonentzat (%65), talde horientzat baliabide publiko gutxi erabiltzen direla pentsatzen da.
Erakunde publikoen jokabide zehatza baloratzeko orduan, EAEko biztanleriaren %64k pentsatzen du diru nahikorik ez duten pertsonen alde edo behartsuenei arreta emateko ez dutela nahikoa egiten.
Arreta okerragotu egin dela uste dutenenen artean, biztanleriaren %43, emandako arrazoiak honako hauek izango lirateke: gizarte babesean gastuaren murrizketa (%55) edo arreta behar duten pertsonen kopuruaren handitzea (%26); %13rentzat, beste arrazoi batzuengatik da eta %6k ez dakite edo ez dute erantzun.
Gizarte-laguntzen ezagutza txikia da. Soilik herritarren %47k ezagutzen dituzte gizarte-larrialdietarako laguntzak (GLL) ezagutzen ez dituztenenen %52ren aldean; %58k ezagutzen dute diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) eta %42k ez dute ezagutzen. Eta %59k etxebizitzarako prestazio osagarria ezagutzen dute, ezagutzen ez dutenen %40ren aldean. Euskadiko gizartearen %80k gizarte-larrialdietarako laguntzetan gastatzeari lehentasuna ematen diote, beste gastu batzuen aurretik.
Azkenik, gizarteak uste du laguntzak behar dituztenen pertsona guztiei heldu gabe jarraitzen dutela eta gehienek uste dute gizarte-laguntzen kobrantzan iruzurra oso zabalduta dagoela. Lehenengo gaiari dagokionez, "gizarte-laguntzak behar dituzten pertsona guztiei heltzen zaizkie" esaldiarekiko adostasuna 3,7an geratzen da, 0tik 10rera eskala erabilita eta iruzurraren hedapenari dagokionez, adostasuna 6,5, eskala berdina erabilita.
Ikerketa honen fitxa teknikoa zabaldu den txostenean kontsulta daiteke. Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 950 lagunek osatua da. Elkarrizketak telefonoz egin dira. Lagin honi dagokion lagin errorearen estimazioa ±%3,24koa da EAE osorako, %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2013ko irailaren 17 a eta 19a bitartean egin zen.
OHARRA: Txosten osoa Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen webgunean eskuragarri dago:
http://www.euskadi.net/ikerketa_soziologikoak
-
2013-10-11
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: La mayoría de la ciudadanía vasca valora positivamente el pacto PNV-PSE http://t.co/ntV9R1PXlh -
2013-10-04
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: La mayoría de la ciudadanía vasca valora positivamente el pacto PNV-PSE http://t.co/ntV9R1PXlh -
2013-10-04
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: La mayoría de la ciudadanía vasca valora positivamente el pacto PNV-PSE-EE. http://t.co/lOwtk4sDg8 -
2013-10-04
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: Euskal gizartearen gehiengoak begi onez ikusten du EAJ-PNV eta PSE-EEren artean lortutako akordioa. http://t.co/VSokAK1z3n