Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak hegaztien mundu mailako eguna ospatzen du asteburu honetan

2013.eko urriak 03

• Adin talde ezberdinentzako ekintzak
• Hegazti gabeko mundu bat irudikatzen duzu?, edizio honetako leloa

Euskadiko Biodibertsitate Zentroak Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzen du asteburu honetan, urriaren 5 eta 6a. Hegaztiek bizitza eta kolorea ematen diote gure inguruari eta ingurumenaren egoeraren bioindikatzaileak dira. Hegaztien munduan barneratzeko era on bat, gure inguru hurbilean aurkitzen ditugun espezieak ezagutzean datza; gure herri edo hirian, ondoko enparantzan edota zure etxetik hurbilen dagoen inguru naturalean. Hori dela eta, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak, ekintza programazio zabala antolatu du Hegaztien Mundu Mailako Eguna ospatzeko; aurtengo leloa "Hegazti gabeko mundu bat irudikatzen duzu?" Izanik.

Larunbata, 2013ko urriaren 5a:
• 10:00-14:00. Zetazeoak 10etan. Irteera gidatua itsasontziz zetazeoak eta uretako hegaztiak behatzeko. Tarifa: 38€/25€ (Tarifa murriztua 12 urtetik behera). Informazio gehiago.
• 10:30-13:30. Gure kostaldeko hegaztiak. Hitzaldia eta irteera gidatua Matxitxako lurmuturrera kostaldeko hegaztiak behatzeko. Desplazamendua Matxitxakoraino kotxeetan egingo da. Tarifa: 3€.
• 11:30-12:30. Urdaibaiko hegazti migratzaileak. Bisita gidatua zentroko erakusketetan zehar. Doan.
• 16:30-18:30. Habi-kutxa tailer familiarra. Habi-kutxak eraiki eta hauek era egokian mantentzeko tailer familiarra. 8 urtetik aurrera edota txikiagoak, pertsona nagusi baten laguntzaz. Tarifa: 1€.
• 17:30-18:30. Dokumentala. Gazteleraz. Doan.
Igandea, 2013ko urriaren 6a:
• 11:00-14:00. Urdaibaiko padurak. Ibilbide gidatua Urdaibaiko paduretatik, uretako hegazti askoren habitata ezagutzeko. Tarifa: 3€.
• 16:00-17:00. Itsasadarra itsasontziz: Uretako hegaztiak. Irteera gidatua itsasontziz Mundakako itsasadarreko ekosistema, bertako hegazti dibertsitatea, etab. ezagutzeko. Tarifa: 10€/15€ (Tarifa murriztua 12 urtetik behera).
• 16:30-18:30. Hegazti-jantokiak tailer familiarra. Hegazti-jantokiak eraikitzeko tailer familiarra. Partehartzaile bakoitzak eraikiko duen jantokiaz gain, zentroan kokatuko diren 3 jantoki erraldoi eraikiko dira. 8 urtetik aurrera edota txikiagoak, pertsona nagusi baten laguntzaz. Tarifa: 1€.
• 17:30-18:30. Dokumentala. Gazteleraz. Doan.
Eta askoz gehiago...
• Euskadiko hegaztiei buruzko informazio puntua.
• "Hegaztien koloreak" argazki lehiaketa.

Ekintzetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiz izena ematea 94 687 0402 telefonoan edota info@torremadariaga.org helbide elektronikoan.

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du sail honi atxikita dagoen Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.


Info +: Roque Pérez-Agote. Tlfno: 94 687 04 02 / 688 695 317
e-mail: roque.perezagote@torremadariaga.org

 

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Torremadariaga
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Irekia - EL CENTRO DE BIODIVERSIDAD DE EUSKADI CELEBRA ESTE FIN DE SEMANA EL DÍA MUNDIAL DE LAS AVES http://t.co/8tTJVHSYJa

  • @serrotocap
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: EL CENTRO DE BIODIVERSIDAD DE EUSKADI CELEBRA ESTE FIN DE SEMANA EL DÍA MUNDIAL DE LAS AVES. http://t.co/CzuuOenHzz

Komunikabideek behera kargatzeko