Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea

2013.eko urriak 03

 Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea lan-misio bat gauzatzen ari da Europako erakundeekin, Lanbide Heziketako Euskal Estrategia datozen 7 urteotako Europako lehentasunen agendan kokatzeko.

Arévalo Sailburuordeak Bruselan duen lan-misioa Urkullu Lehendakariak iragan apirilean egin zuen bisita instituzionalaren ostean egin da, eta beraren bidez erantzuna ematen zaio Europako Batzordearen Presidente Jose Manuel Durao Barrosok euskal Lanbide Heziketako estrategiaren inguruan azaldutako interesari.

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuorde Jorge Arevalok eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendari Ramon Martínez de Murguiak lan-agenda trinkoa bete dute egun hauetan Bruselan, Europako erakundeekin. Lan-misioaren helburua Lanbide Heziketako Euskal Estrategia aurkeztea izan da, estrategia hori europar lehentasunen agendarekin alderatzea eta Europak 2014-2020 sasoirako dituen Programetan posizionatzea, batez ere Erasmus+2014-2020 Programan, beste batzuen artean.

Arévalo Sailburuordeak Bruselan duen lan-misioa Urkullu Lehendakariak iragan apirilean euskal erakundeetan egin zuen bisita instituzionalaren ostean egiten da, eta beraren bidez erantzuna ematen zaio Europako Batzordearen Presidente Jose Manuel Durao Barrosok euskal Lanbide Heziketako estrategiaren inguruan azaldutako interesari.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren lankidetza estuarekin eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkari Marta Marínen parte-hartzearekin, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilerak izan dituzte bai Europar Batzordeko Hezkuntza Zuzendariarekin eta bai Batzordeko Enplegu, Enpresa eta Industria Zuzendaritza Nagusietako arduradunekin, eta baita Lanbide Heziketaren Garapenerako Europar Zentroko (CEDEFOP) adituekin  eta europar plataformekin ere.

 Euskadiko Lanbide Heziketa, erreferente Europan

Europako zenbait zuzendaritzarekin egun guztian zehar bilerak izan ondoren, Jorge Arevalo sailburuordea pozik azaldu da, eta Euskadiko Lanbide Heziketak Bruselan sortu duen inpresio bikaina azpimarratu du. "Euskadiko Lanbide Heziketaren garapenarekin erabat harrituta gelditu dira, Europa 2020 Estrategiarekin guztiz bat baitator. Horrek, Euskadi Europako Lanbide Heziketaren abangoardian ezartzen du".

Arevaloren hitzetan, interesik handiena Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean dagoen harreman estuak sortu du, bai eta Euskadin sortzen ari den ikastetxe ereduak berak ere. "Lanbide Heziketako bestelako ikastetxe mota bat azaldu dugu, erronka berrien aurrean erantzuteko eta moldatzeko gaitasunari dagokionean berritzailea. Ikastetxe eredu malgua eta eraginkorra iruditu zaie, eta Europako beste eskualde batzuetarako erreferentziazkoa izan daitekeena. Etorkizunean ager daitezkeen arazoen zati bati erantzuna eman diezaiokeen eredua geurea dela uste dute, bai enplegu sorrerari dagokionean, bai eta lehiakortasunari dagokionean ere".

Europak euskal Lanbide Heziketan jarraitu beharreko eredua ikusi du, Arevalok azaldu duenez. "Ez bakarrik enpresa txiki eta ertainen arazo zehatzei konponbidea ematen diolako. Horrez gain, ikastetxeetan bertan enpresak sortzeko gure proposamenak asko harritu ditu, sektore lehiakorretan eta sektore berrietan enpresak sortzea proposatzen dugulako". Sailburuordeak aurreratu du, gaurko bileren ondoren, Europako beste foro batzuetan ere Euskadiko Lanbide Heziketa azaltzeko gonbidapenak jaso dituztela. "Europa guztirako probaleku izatea proposatzen digute, proposatzen dugun eredua garatzen jarraitu ahal izateko, eta jasotzen ditugun emaitzak aztertzen jarraitu ahal izateko.

Europako instituzioek nabarmendu dituzte Euskadiko 2013-2015eko Lanbide Heziketako Agenda Estrategikoaren bikaintasuna eta ikuspegi berritzailea, eta horrek berresten du euskal Lanbide Heziketa Europako abangoardian dagoela. Oraingo erronkei erantzuten dieten proposamen eta aukera berriak aurkeztuz, eta berrikuntzaren, ekintzailetzaren eta enpresen sorreraren eremuan enpresekin dagoen loturari esker, euskal LHak lekua hartzen du europar agendan eta aukerak zabaltzen ditu LHko euskal irakasle eta ikasleentzat; horrekin batera, zuzeneko onura sortzen du euskal enpresa-sarearentzat, gizartearentzat eta ekonomiarentzat.  

Gasteizen, 2013ko urriaren 3an

21 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Leartik
    2014.eko urtarrilak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Zesnaola: La formación profesional de Euskadi, se posiciona en Europa.
    http://t.co/Zrkl1l937l

  • @Leartik
    2013.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea http://t.co/ZM6F7LmSLl

  • @Paloma_Donaire
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/UdpSDsXYzo @ikaslaneuskadi

  • @MaristakDurango
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea http://t.co/09e9E7wawJ

  • @pitxorierri
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea http://t.co/ZM6F7LmSLl

  • @enpresarean
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea http://t.co/Nq2uknFQ5Q Hetel #Enpresarean-en egongo da

  • @HETELFP
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea http://t.co/ZM6F7LmSLl

  • @informatzen
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/qVs21zQsUk

  • @IkaslanEuskadi
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/UdpSDsXYzo @ikaslaneuskadi

  • @lmdiazs
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/UdpSDsXYzo @ikaslaneuskadi

  • @IkaslanBizkaia
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/UdpSDsXYzo @ikaslaneuskadi

  • @cinfo_formacion
    2013.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    FP Euskadi: en línea con la Estrategia Europa 2020, lo que sitúa a Euskadi a la vanguardia de la FP en Europa http://t.co/Kd2PqSTLcG @Irekia

  • @jion_san
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Zesnaola: La formación profesional de Euskadi, se posiciona en Europa.
    http://t.co/Zrkl1l937l

  • @Zesnaola
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    La formación profesional de Euskadi, se posiciona en Europa.
    http://t.co/Zrkl1l937l

  • @ctabereines20
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Formació, formacio i més formació, per un país punter

    La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/O1PAFPFpNy

  • @mafaldaparse
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/DLThgmx1xM

  • @oscarboluda
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    @ComunidadMadrid RT @aarranzcad: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/NpRT2jwro2 cc

  • @Raul_Alguacil
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @aarranzcad: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/DLThgmx1xM

  • @aarranzcad
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo http://t.co/DLThgmx1xM

  • @aarranzcad
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    "@Irekia_News: La Formación Profesional vasca, vanguardia y referente europeo. http://t.co/spikGm4zEj" @jarevalo_FP

  • @aarranzcad
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    Euskal Lanbide Heziketa, Europako abangoardia eta erreferentea http://t.co/12rAYQFUfu @jarevalo_FP

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)