Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Uraren Euskal Agentziaren, Vitoria-Gasteizko Udalaren eta Gasteizko Udal Urak, (AMVISA) sozietatearen arte Lankidetza hitzarmenaren aurkezpena, Abetxukoko oinezkoentzako pasabidea zabaldu eta berritzeko obrak egiteko.

2013.eko urriak 04

URAren bitartez, Eusko Jaurlaritzak eta Gasteizko Udalak Abetxukoko oinezkoen zubia handitzeko lanak egingo dituzte.Hauen barne, Vitoria-Gasteizko ur hornidurarako hodi nagusien ordezkatzea.

Proiekturen aurrekontua 843.112,50 eurotakoa da.

Lan hauek jarraipena ematen diote aurten bukatu den Bypass edo ibai-ibilgupeko hodiari. Honek, hiriko ur horniduraren segurtasuna handitzeaz gain, Abetxukoko oinezkoen zubia ordezkatzea ahalbidetzen du. Honela, kentzen da gaur korronteari egiten dion oztopoa kentzen da.

Gaur, URAk bypass-a ematen dio Gasteizko Udalari, honen kudeaketa eta mantentzen lanak bere gain har ditzan.

Oregi: "Bi lan hauek bi erakundeen arteko lankidetzan oinarritzen dira, uholdeen aurka babesteko obrak egiteko Zadorra ibaiko eta Hegoaldeko ibaietan."

Garmendia: "Lan hauek aldian-aldian gertatzen diren ur goraldiek izaten dituzten ondorioak murriztuko ditu Gasteizko hirian. Halaber, lankidetza honekin jarraitu beharra dago, hirian falta diren obrak aurrera eramateko uholdeetatik defentsa hobetzeko"

Gasteizko Udalak eta Uraren Euskal Agentzia-URAk (Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailpean dagoena) gaur hitzarmen bat sinatu dute helburu komun bat lortzeko: Abetxukoko oinezkoentzako pasabidea zabaldu eta berritzeko obrak egitea, Vitoria-Gasteiz hornitzeko hodiak barne direla. URAko Lehendakari eta Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua den Ana Oregik azpimarratu du bi ekintzak (Bypass-a eta Abetxukoko oinezkoen zubia) Gasteizen Uholdeei aurre egiteko obren artean daudela. Hitzarmenaren sinaduran, Sailburuarekin batera, Gasteizko Alkateordea den Idoia Garmendia eta URAko zuzendari nagusia den Iñigo Ansola izan dira.

Proiektuaren aurrekontua 843.112,50 eurotakoa da, BEZ-a kanpo. Horietatik 704.400,58 estruktura berria eraikitzeari eta egin beharreko ordezkapenei dagokie. URA eta AMVISAk erdibana ordainduko dute. Falta diren 138.711,92 euroak pasabidearen txukuntze lanei dagokie - argiztapena, zoladura eta barandak-, eta Gasteizko Udalak hartuko ditu bere gain.

Oregik esan duenez "Hitzarmenak jarraitu egiten du bi erakundeen artean helburu komun bat lortzeko sustaturiko lankidetza: alegia, hiritarren ziurtasuna nabarmen hobetzea eta Zadorraren ur goraldiek zor ditzaketen eraginei aurre egitea. Izan ere, hitzarmen hau akordio zabalago baten menpe da. Uraren Euskal Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak, 2012ko urriaren 24an, esparru-akordio bat sinatu zuten Zadorra ibaiko eta hegoaldeko ibaietako uholdeen aurka babesteko obrak gauzatzeko Vitoria-Gasteizko udalerrian, 2013-2020 denboraldian".

2012ko Akordio horrek bildu egiten ditu bi erakundeek 2009ko abenduaren 17an sinatutako aurretiazko hitzarmenean ezarri ziren helburuak; bai hegoaldeko ibaiak izenekoak hobetze lanak, bai Vitoria-Gasteizen uholdeei aurrea egiteko Zadorra ibaian egin beharrekoak.

Ildo honi jarraituz, Garmendiak bat egin du Oregiren hitzekin eta adierazi du: "Lan hauek aldian-aldian gertatzen diren ur goraldiek izaten dituzten ondorioak murriztuko ditu Gasteizko hirian. Halaber, lankidetza honekin jarraitu beharra dago, hirian falta diren obrak aurrera eramateko uholdeetatik defentsa hobetzeko"

Zadorraren ur hustuketarako ahalmena hobetu, Abetxuko tartean.

Gaurko hitzarmen honen helburu izan da Abetxukoko pasabidea handitu eta berritzeko lana bultzatzea. Gasteizko hirigunea uholdeetatik babesteko Zadorra ibaian egin beharreko lanen artean, lan hauek lehentasuna duten ekintzen artean dago. Horrez gain, jarraipena ematen dio Abetxukon aurretik egindako lan bati: bypass-hodia edo ibai azpiko ur-hornidurarako hodia, zeinek ahalbidetuko duen Abetxukoko pasabidean kokatutako ur hornidurarako hodien aldaketa.

Jadanik Abetxukon bukatuta dagoen bypass edo ibai ibilgupeko hodi honek, Arakako biltegietatik ura hirira garraiatzeko bigarren bide bat bilakatu da. Honela, horniketa sistemaren zaurgarritasuna murriztuko da. (Gaur egun, Abetxukoko oinezkoen pasabidepean daude ur hodiak. Bypass-a egin arte, Arakatik hirira ura eramateko bide bakarra izan da. Bide bakar bat, ur hornidura zaurgarri bilakatzen zuten hodi horri zer edo zer gertatu ezkero).

Hain zuzen ere, ibai-azpiko igarobidea amaitu izanak oinezkoen pasabide honen baoa eta luzera handitzen hastea ahalbidetuko du, eta horrekin batera, igarobidearen estruktura den ur-hodi horien ordezkatzea. Eguneratze eta hobekuntza prozesu horren onurak nabariak izango dira: hustuketa ahalmena irabaziko da, emariaren jarioa hobetuko da horrela ibilguaren ahalmen hidraulikoa handitu nahian, eta, horrenbestez, aldian-aldian ematen diren ur goraldien aurrean hirigunea hobeto babesteko.

Behin lanak bukatuta, URAk Gasteizko udalari ematen dio Bypassa, hark ustiatu eta mantendu dezan, 2.100.000€ inbertsioa eta 6 hilabeteko lanaren ondoren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Garmendia, Teniente de Alcalde y Concejala de Medio Ambiente de Vitoria-Gasteiz