Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskadi kongresuetarako eta pizgarrietarako jomuga gisa aurkezten du, lehen aldiz, Parisen

2013.eko urriak 03
  • 40 enpresa frantziar, bilerak eta pizgarri-bidaiak antolatzen dituztenak aukeratu dira Euskadik eskaintzen dizkien aukerak ezagutu ditzaten gaur goizean hiriburu frantziarreko Pavillon de L’ile-n izan den aurkezpenean.
  • Frantzia Euskadirentzako lehentasuna duen merkatua da eta oso ondo lotua gure jomugarekin.  Euskadik dituen nazioarteko gaualdi guztien %7a ematen du. Iazko datuekin alderatuta, aurten %6 hazi da frantziarren gaualdi kopurua.

Gaur, osteguna, Eusko Jaurlaritzak Parisen, lehen aldiz, bilerak, pizgarri-bidaiak edota enpresa-bidaiak antolatzen dituzten enpresa frantziarrei begira Euskadik eskaintzen dituen abantaila eta aukerak aurkeztu ditu.

Aurkezpena 40 enpresa frantziarrei zuzendua dago, guztiak alde aurretiaz aukeratuak jomugarekiko duten interesagatik, eta Mertxe Garmendia, Turismo zuzendariaren eskutik izan da. Gainera, euskal delegazioa Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia, Arantza Madariagak eta euskal hiru hiriburuetako Conventio Bureau-etako ordezkariek osotu dute, hau da, hiri bakoitzean bilerak eta kongresuak egin daitezen sustatzen duten erakundeetako ordezkariek.

MICE deitutako turismoa (bilerak, kongresuak, konbentzioak eta pizgarriak) lehentasunekoa da euskal turismoaren estrategian bataz besteko gastu handia egiten duen bisitarien kopurua gehitzen duelako eta herrien arteko enpresa-harremanen garapena errazten duelako.

Aurkezpena Frantzian izan da Euskadirentzako lehentasuna duen merkatua delako, izan ere, atzerriko gaualdi guztien %7a frantziarrek egiten baitute eta azken urtean aurrekoarekin alderatuta merkatu honen gaualdiek %6 gora egin dute. Gainera, hurbileko merkatua da eta Euskadirekin ondo lotua, bai Bilboko aireportuak eskaintzen dituen hegaldiei esker, gertu dagoen Miarritzeko aireportuari esker, eta baita abiadura handliko TGV trenak eskaintzen dituen bidaiei esker ere.

Euskadi nortasun handiko jomuga da, bere kulturan, bere hizkuntzan, bere tradizioetan islatzen dena, baina baita ere, bizitzeko eran ere. Jende atsegina eta profesional serioak dituen jomuga da, eskaintzen dituzten zerbitzuen kalitatearekin konpromisua dutenak eta, aldi berean, hurbilak eta abegitsuak.

Honez gain, bere 3 hiriburuek bilerak, kongresuak eta konbentzioak antolatzeko azpiegitura onak dituzte eta ondo lotuta dauden, bai kanpora begira eta baita euren artean ere. Eta, hirietatik oso gertu, herri txikia baita, bere Kostaldea, bere Mendi eta Haranak eta Arabako Errioxa ditu, enpresa ekintzak antolatzeko ezin hobeak.

12,30etan Pariseko Pavillon de L’ile-n hasitako ekitaldia gastronomia dastaketa batekin bukatu da, Euskadik dituen beste turismo baliabide bikainarekin, hain zuzen ere.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EndikaVazquez
    2013.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta Euskadi como destino de congresos e incentivos en París, por primera vez http://t.co/B12FUfQQB7 via @Irekia

  • @bilbaoair
    2013.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco presenta Euskadi como destino de congresos e incentivos en París, por primera vez http://t.co/T6MYl9Yj9b

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)