Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Zumarragan Etxeberriko auzoko jaietan autobusen zerbitzua aldatuko du

2013.eko urriak 03

Era berean, larunbatean, urriaren 5ean, Zumaian Donostiarako 17:00etako autobideko autobusen zerbitzuko ibilbidearen hasierako tokia aldatu egingo da

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak urriaren 4an, 5ean eta 6an Zumaia – Zumarraga/Ospitalea lineako autobusen zerbitzua aldatuko du, Zumarragatik igarotzean, Etxeberriko Jaien ospakizuna dela eta.

Aipatutako egunetan, Etxeberrirako sarrera trafikoari itxita egongo da zenbait ordutan, hori dela eta Euskotreneko Zumaia – Zumarraga/Ospitalea lineako autobusak auzo horretatik ezin izango dira ibili, Zumaiarako noranzkoa duten zerbitzuen kasuan besterik ez, eta ordutegiak ondorengo hauek izango dira:

• Ostirala, urriak 4: 18:30etatik aurrera.

• Larunbata eta igandea urriak 5 eta 6: 10:30etatik aurrera.

Aurretiaz aipatutako orduetatik aurrera, Zumarraga / Etxeberri geralekua kendu egingo da eta autobusak GI-631 errepidetik ibiliko dira.

Kontrako noranzkoan, Ospitalerantz doazen autobusek ohiko zerbitzuari dagokionez ez dute aldaketarik izango.

Zumaian larunbatean, urriaren 5ean, aldaketa

Datorren larunbatean urriaren 5ean, “Zumaiako XVII. Zakila Bira” probaren ospakizuna dela eta, Euskotrenek Zumaian Donostiara 17:00etan doan autobusaren hasierako ibilbidearen geralekua aldatuko du (Autobidez). Zerbitzu horretako autobusak bere ibilbidea Patxita Etxezarretatik hasiko du (eskuarki, Txomin Agirretik burutzen du).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek ohiko autobus geralekuetan kokatuta dauden oharrak, 902 543 210 informazio telefonoa  eta www.euskotren.es Euskotreneko web orrialdea eskura izango dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau