Berriak Osasuna
Eu

Karolinskako eta aebetako minbiziaren Institutu Nazionaleko adituek euskal eta nazioarteko ikertzaileak prestatuko dituzte, Bilbon

2013.eko urriak 03

  

O+Berri Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundeak (BIOEF-Osasun Saila) eta Bizkaiko Lehen Mailako Atentzioko Ikerketa Unitateak (Osakidetza) antolatutako tailerra

 

Ikerketatik, kontsulta bakoitzera! 

  • Tailer honen bitartez, estrategia berritzaileak ikertu nahi dira, eskuragarri dauden praktikarik onenak behar dituzten pertsonek modu eraginkorrean eta ahalik eta arinen izan ditzaten. Izan ere, gaur egun, ez da horrelakorik gertatzen.
  • Euskal Herriko, Kataluniako, Estatu Batuetako, Italiako, Suediako, Belgikako, Holandako eta Erresuma Batuko ikerlariek parte hartuko dute.
  • María Aguirre, Osasun Saileko Osasun Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendaria: "Ezarpen egokirik eta handirik gabe, bai ikerketa biomedikoko emaitzak zein eraginkorrak izan litezkeen esku-hartzeak ez lirateke benetan berrikuntzatzat hartuko; hau da, ez lirateke sisteman erabilitako irtenbide berriak izango, zaintza asistentzial hobea emateko".

Bilbon, 2013ko urrian.- Zer egin behar da eskuragarri dauden praktikarik onenak, zientifikoki bermatuta daudenak, onura atera diezaieketen pertsona orori hurbilarazteko, ahalik eta denborarik laburrenean? Hori lor dezaketen estrategia berritzaileen gaineko ikerketa sustatzeko, O+Berri Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundeak (BIOEF-Osasun Saila) eta Bizkaiko Lehen Mailako Atentzioko Ikerketa Unitateak (Osakidetza) hiru eguneko tailer monografikoa antolatu dute, ezarpen arloko ikerketari buruz.

Ikastaro honetan parte hartzen duten irakasleen artean mundu mailako aditu handienak daude. Gonzalo Grandesek, tailerreko zuzendari eta Bizkaiko Lehen Mailako Atentzioko Ikerketa Unitateko buruak, azpimarratzen duen bezala, "irakasleen artean, Brian Mittman da nabarmentzekoa, osasun sistemen barruan ikerketa mota hau garatzen eskarmentu handienetakoa duena; halaber, Kalorinska Institutuko (Suedia) John Øvretveit ere aipatzekoa da, antolakuntza arloko ikerketan aditua; eta, azkenik, ezin dugu ahaztu Russell Glasgow, izan ere, arduraduna izan da ikerketa mota honetan AEBetako Minbiziaren Institutu Nazionalean, eta Coloradoko Unibertsitateko Lehen Arretarako Saileko irakaslea ere bada. Ikertzaileen helburu nagusietako bat da jakitea nola bideratu ikerketaren emaitzak eguneroko praktika klinikora, modu orokor eta iraunkorrean.

Mintegiak nazioartean duen garrantzia begi bistakoa da, izan ere, prestakuntzarako eskaria "berehala bete da. 30 aditu egongo dira eta Euskal Autonomia Erkidegotik nahiz beste autonomia erkidego batzuetatik etorri dira, bai eta Italia, Suedia, Belgika, Holanda eta Erresuma Batutik ere. Osakidetzak hazten ari den ezarpen arloko ikerketaren aldeko apustu aitzindaria egin duela esan daiteke".

Ezarpen arloko ikerketa

Tailerrak irauten duen bitartean, adituek esparru honetako ezarpen arloko ikerketaren gakoak azalduko dizkiete etorkizuneko liderrei. Gonzalo Grandesen hitzetan, "ikerketa klinikoak zenbait parametro klinikoren gaineko tratamenduen emaitzak ditu ardatz, eta, ezarpen arloko ikerketak, berriz, praktika klinikoaren aldaketa-estrategia du xede; modu horretan, eraginkortasun ezaguna duten baina oro har erabiltzen ez ditugun esku-hartze kliniko asko erabiliko lirateke. Ezarpen arloko ikerketak hori zergatik gertatzen den azaltzen du, eta estrategiak diseinatzen ditu, egoera hori aldatu eta ebaluatzeko".

Osakidetzako euskal ikertzaileak adierazten duenez, "egia esan, ezarpen arloko ikerketak, askotan, esparru biak konbinatzen edo biltzen ditu, hau da, klinikoa eta ezarpenarena berarena. Agian, diseinu hibrido hauek araua izan beharko lirateke, eraginkortasun klinikoaren azterketak ezarpen arloko ikerketaren helburuak barne hartu ditzan, eta alderantziz.

Osakidetzak integrazio asistentzialaren aldeko apustua egin du

Beste alde batetik, Roberto Nuñok, O+Berri BIOEF-Osasun Berrikuntzarako Euskal Erakundeko zuzendariak, adierazi du "badagoela ezarpen arloko ikerketari buruzko tailerra antolatzeko arrazoia, eta testuinguruak eragindakoa da, izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun arloan hainbat aldaketa jazotzen ari dira, batez ere, integrazio asistentzialaren garapenari dagokionez".

Nabarmendu duenez, "eguneroko praktika klinikoa zenbait esparru asistentzialetan integraturik duen eredu asistentziala nahi dugu, pazienteen onerako izango baita. Halaber, profesionalek gidatzen dituzten hainbat berrikuntza-proiektu dago, eta denek nahi dituzte aldatu praktika klinikoak eta kudeaketa arloko praktikak".

Ezarpen arloko ikerketari buruzko mintegi batek "aldaketa hori ikertzeko gakoak ematen dizkigu". Ezarpen arloko ikerketa ez da nahikoa ezagutzen oraindik, baina Osakidetzan eredu asistentzial integratuagoa lortzeko biderik egokiena zein den ezagutzen laguntzen digu; modu horretan, berrikuntza eraginkorrak azkarrago erabiliko dira".

Osasun Saileko Ikerketa eta Berrikuntzako zuzendari María Aguirrek eman dio amaiera tailerrari, esanez, "ezarpen egokirik eta handirik gabe, bai ikerketa biomedikoko emaitzak, bai eraginkorrak izan litezkeen esku-hartzeak ez liratekeela benetan berrikuntzatzat hartuko; hau da, ez lirateke hartuko zaintza asistentzial hobea emateko sisteman erabilitako irtenbide berritzat". 

 

 

Argibide gehiago, hemen:

Docor Comunicación 94 423 48 25

Marcelo Curto 661 414 696

info@docorcomunicacion.com

Prentsa Kabinetea

Osasun Saila: 945 01 91 94

prensa-san@ej-gv.es

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)