Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2010eko martxoan bidaiarien sarrerak % 13 gehitu dira

2010.eko apirilak 20

2009ko martxoarekin alderatuta, gaua igaro dutenen kopurua % 10 gehitu da

 

Eustaten datuen arabera, 2010eko martxoan 161.885 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko hotel-establezimenduetan, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 18.000 gehiagok; horrenbestez, % 13ko gehikuntza izan da. Arabara heldutako bidaiarien kopurua % 24 gehitu da, Gipuzkoara heldutakoen kopurua % 17 eta Bizkaira heldutakoena % 6.

 

Estatutik etorritako bidaiari kopuruak % 11 egin du gora, eta atzerritik etorritakoen kopuruak % 17. Estatutik etorritako bidaiarien kopurua hiru lurraldeetan gehitu da. Araban eta Gipuzkoan % 18 gehitu da kopuru hori eta Bizkaian % 4. Atzerritar kopurua ere gehitu da hiru lurralde historikoetan: Arabara etorritakoen kopurua % 51 gehitu da, Gipuzkoara etorritakoena % 17 eta Bizkaira etorritakoena %11.

 

Estatuko bidaiarien artean, etorritako bidaiarien ehunekorik handienak Madril, Galizia, Asturias, Katalunia, Gaztela eta Leon eta Kanarietatik etorritakoenak izan dira. Soilik gutxitu da Andaluzia, Balearrak, Kantabria eta Ceuta eta Melillatik etorritakoen kopurua. Atzerritarren artean, bidaiari gehiago etorri da Frantziatik, Belgikatik, Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Iberoamerikatik, besteak beste; baina Finlandiatik, Italiatik, Greziatik eta Portugaldik etorritakoen kopurua gutxitu egin da.

 

2010eko martxoan 289.054 gau igaro dituzte bidaiariek; hau da, aurreko urteko martxoarekin alderatuta gaua igaro dutenen kopurua % 10 gehitu da, guztira ia 25.000 gau gutxiago igaro baitituzte. Igarotako gauek urte batetik bestera bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban % 21 gehitu da kopuru hori, Gipuzkoan % 16 eta Bizkaian % 2.

 

Batez besteko egonaldiaren iraupena laburtu egin da Euskal AE osoan: aurreko urteko martxoan batez besteko hori 1,84 egunekoa izan zen eta aurtengoa 1,79 egunekoa. Indizeak hiru lurraldeetan egin du behera. Bizkaian bidaiariek batez beste 1,88 egun igaro zituzten 2009. urteko martxoan, eta aurtengo hilabete berean 1,80. Araban 1,77 egun igaro zituzten aurreko urteko martxoan baina 2010eko martxoan 1,73; Gipuzkoan 1,80 egun igaro zituzten aurreko urteko martxoan eta aurtengo martxoan 1,79 egun.

 

Plazen okupazio mailak % 1 egin du gora, 2010eko martxoan % 35,47koa izan baita. Igoera hori Araban eta Gipuzkoan eman da, % 4 eta % 12 hurrenez hurren. Arabako okupazioa% 32,13 izan da eta Gipuzkoakoa % 37,43. Bizkaiko plazen araberako okupazio mailak % 6 egin du behera: iazko martxoan % 37,52 izan zen eta aurtengo martxoan %35,16.

 

NEKAZARITZA-TURISMOKO ESTABLEZIMENDUAK

 

Euskal AEra etorritako bidaiari kopurua % 15 igo da eta igarotako gau kopurua % 5, 2009ko martxoarekin konparatuta

 

Joan den martxoan 9.827 bidaiarik hartu dute ostatu Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan, aurreko urteko hilabete berean baino % 15 gehiagok. Gainera, hiru lurraldeetan izan dira emaitza positiboak. Bizkaian % 21 igo da kopurua, Gipuzkoan % 17 eta Araban % 4. Estatutik etorritako bidaiari kopurua % 18 igo da Euskal AEn: % 23 igo da Bizkaian, % 20 Gipuzkoan eta % 6 Araban. Euskal AEn % 24 atzerritar gutxiago izan da; Gipuzkoan eta Araban horien kopurua asko gutxitu da baina Bizkaian horien ehunekoek ez dute hainbeste egin behera.

 

Martxoan, guztira, 21.721 gau igaro dituzte bidaiariek Euskal AEko nekazaritza-turismoko establezimenduetan. Beraz, aurreko urteko hil beraren aldean % 5 gehitu da gau kopurua. Urte arteko hazkunde tasak positiboak izan dira hiru lurraldeetan: Bizkaian % 15 gehitu da kopuru hori, Araban % 3 eta Gipuzkoan % 2.

 

Bidaiari bakoitzak Euskal AEn igarotako batez besteko aldia gutxitu egin da, 2009ko martxoaren aldean: aurreko urtean 2,41 egun igaro zituzten batez beste eta aurten, martxoan, 2,21 egun. Bilakaera negatibo hau hiru lurraldeetan eman da. Gipuzkoan % 13 egin du behera kopuruak: 2009ko martxoan 2,48 egun igaro zituzten batez beste eta 2010eko martxoan 2,16 egun. Bizkaian iazko martxoan 2,30 egun igaro zituzten bidaiariek batez beste eta aurtengo martxoan 2,19 egun; azkenik, Araban kopuruak behera egin du, iazko martxoan 2,40 egun igaro zituztelako batez beste baina 2010eko martxoan 2,37 egun.

 

Plazen araberako okupazio mailak ez du aldaketarik izan (% 0): % 18,32tik % 18,35era igaro da Bizkaian gora egin duelako kopuruak (% 13) nahiz eta Araban (-% 5) eta Gipuzkoan(-% 4) behera egin.

 

Argibide gehiago:

Euskal Estatistika-Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastian kalea, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.:+34-945-01 75 00 Faxa: +34-945-01 75 01 Helb. elek.: eustat@eustat.es
Harremanetarako pertsona: Gerardo Pérez Aja
Tel.:+34-945-01 75 06 Faxa:+34-945-01 75 01
Prentsa-oharrak Interneten: ETHI - Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta
Datu-bankua: ETHI - Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko