Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Industriak baterako erantzuna eman nahi diete erreforma elektrikoak sorturiko gainkostuei

2013.eko urriak 02

Aholkularitza teknikoko zerbitzu bat eskaintzen du EEEren bidez faktura elektrikoaren kudeaketa optimizatzeko

Enpresekin adosturiko hainbat neurri landuko dira Industria Ministerioari proposamena egiteko, betiere inpaktua minimizatzeko helburuarekin

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia gaur arratsaldean bildu da Euskadiko industria-sektoreetako kluster eta ordezkari nagusiekin, Ministro Kontseiluak onarturiko erregulazio elektriko berria euskal industria-sektorean izaten ari den ondorio negatiboa arintzeko estrategiak bateratze aldera.

Arantza Tapiak, Energia eta Meategien zuzendari Javier Zarraonandiarekin eta Pilar Urrutikoetxea, Energiaren Euskal Erakundeko zuzenari nagusiarekin batera, araudi elektriko berriak sorturiko egoera larria aztertu du. Horretarako, bilera izan dute Euskadiko enpresa-erakunde guztiekin, paperaren klusterrekin, nekazaritzako elikagaien eta energiaren industriarekin, baita energia-kontsumo intentsiboko ekoizpen-industriekin ere –hala nola siderurgia, automozioa, ekipamendu-ondasunak eta industria-kooperatibak–, eta guztiek ere beren zuzeneko kostuetan erreforma izaten ari den eragina eta egiazko inpaktua azaldu dute.

Energiaren Euskal Erakundearen egoitzan izandako elkarraldian, berriki Industria eta Turismoko ministro Jose Manuel Soriarekin izandako bileraren berri eman du sailburuak, hari eman baitzion erreforma horrek euskal enpresan duen inpaktuaren gaineko atariko azterlan bat. “Bilera hartan ministroari eskatu nion gure industrian eragiten ari zen inpaktu handia eta lehiakortasun-galera balioetsi zezala, kalte hori minimizatzeko zenbait proposamen kontuan har daitezen, baina oraindik ez dugu horren inguruko erantzunik jaso”.

EEEren laguntza teknikoa eta aholkularitza

Eusko Jaurlaritzak enpresentzako laguntza teknikoko eta aholkularitzako sistema bat ezartzeko konpromisoa hartu du, klusterren bitartekotzaren bidez, kasuz kasu faktura elektriko bakoitzaren berezitasunak aztertzeko eta kasu bakoitzerako soluzio teknikoak bilatzeko, fakturen kostuak murrizte aldera.
Ildo horretan, sailburuak adierazi duenez “industriari laguntzeko jartzen dugun know-how-a eta profesional taldea dauka Euskal Energiaren Erakundeak, klusterren laguntza ere beharrezkoa delarik laguntza-sistema hori modu ordenatuan kudeatzeko”.

Sektoreen arabera erreformak duen eraginari buruzko informazioa modu zehatzagoan jasotzeko, EEEk galdesorta bat landu du enpresek dagokien klusterrarekin modu koordinatuan bete dezaten. Informazio kuantifikagarria biltzea da helburua, sektoreen zein enpresen arabera.

Eusko Jaurlaritzak eta industriak batera aldarrikatzeko eman beharreko erantzuna

EEEk enpresei emango dien laguntzaz haratago, zenbait ekimen planteatu ditu jada Eusko Jaurlaritzak, eta Industria Ministerioari jakinarazi dizkio guztiak ere:

  • kalteak aritzeko neurriak ezartzea erreformak gehien erasaten dituen sektoreentzat
  • Europako ereduak aztertzea, energia-kontsumorako salbuespen edo hobariekin estrategikotzat jotzen diren sektoreetan (Frantziako eta Alemaniako adibidea).
  • egokitzapen-epeak malgutzea trantsizioaldiak ezarriz, enpresek beren ekoizpen-sistemak jokaleku berriaren eskakizunetara molda ditzaten.
  • 6.1 tarifari (Euskadi) esleituriko eremu geografikoan dauden enpresek tentsio-hartze merkeagoa egikaritzeko aukera izan dezatela ahalbidetzea.
  • Industria-kogenerazioari ordainsari-segurtasuna ematea.
  • etengarritasun-sistema lehiakorragoa ezartzea, industria osorako irekia.

Arantza Tapia sailburuak konpromisoa hartu du Ministerioari txosten bat aurkezteko, txosten horretan enpresek aurkezturiko informazio guztia bilduta, baita enpresekin adostu beharreko zenbait neurri ere, neurri osagarriak Eusko Jaurlaritzak jada planteatu dituenekiko.

Erreforma elektrikoa Euskadin

Energia-kostuek euskal industrian izan duten gorakadak zalantza-egoera eragin du sektorean, nabarmen aldatu baititu enpresen energia-fakturaren baldintzak. Ministroen Kontseiluak onartu zuen araudia abuztuan, eta abuztuaren 3tik indarrean egonik, aldaketa estrukturala ekarri du energia-faktorean, eta enpresek ia ez dute astirik izan horretara egokitzeko. Energia-faktura zein energia eskuratzeko baldintzak aldatu dizkiete enpresei, eta horrek enpresetako giza eskubideen antolakuntza-sisteman ere aldaketak eragin ditzake. Horrek guztiak industriaren lehiakortasuna oztopa dezake, bere kostu finkoen baldintzak bat-batean aldatu baitizkiote enpresari. Edonola ere, euskal industriak betiere gainkostu bat ordaindu du aplikatzen zaion tarifa elektrikoan, eta hori maximizatu egin da araudi berriarekin.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CyberEuskadi
    2013.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco y la Industria buscan una respuesta conjunta a los sobre costes generados por la reforma eléctrica http://t.co/NdmtdcEm8H

  • @EmpreSEA
    2013.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: Gobierno Vasco y la Industria buscan respuesta conjunta a la reforma eléctrica. http://t.co/d1nDtCThGV” @EmpreSEA @Confebask

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)