Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Arabako Caicedo Yusoko lakua ingurumenaren aldetik leheneratzea sustatuko du. (2013-10-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 01

Dekretua, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Caicedo Yusoko laku inguruaren ingurunea berreskuratzeko proiektua, Europar batasunaren intereseko leku (ES2110007) eta Nazioarteko Garrantzizko Ramsar Hezegune (1258 tokia) izendatua burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

LABURPENA

Arabako Foru Aldundiak ES2110007 Garrantzi Komunitarioko Leku eta Nazioarteko Garrantziko Ramsar Hezegune izendatutako Caicedo Yusoko lakuaren ingurunea (1258. lekua) ingurumenaren aldetik leheneratzeko proiektuak kaltetutako ondasunak eta eskubideak okupatzea adierazi du Eusko Jaurlaritzak premiaz, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Arabako Foru Aldundiak ES2110007 Garrantzi Komunitarioko Leku eta Nazioarteko Garrantziko Ramsar Hezegune izendatutako Caicedo Yusoko lakuaren ingurunea (1258. lekua) ingurumenaren aldetik leheneratzeko proiektua onartu zuen, bai eta nahitaezko desjabetzeko espedientea hasi ere. Esandako espedientean, izapide horretarako premiazko adierazpena eskatu zitzaion Eusko Jaurlaritzari, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluarekin bat.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik zehaztu duenez, jardueraren helburua Caicedo Yusoko lakuaren inguruneko ekosistemaren narriadura saihestea da, eta, horretarako, hezeguneak ingurumenaren aldetik leheneratzea. Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko hirigintza-oztoporik; hortaz, Gobernu Kontseiluak Dekretua onartuko du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau