Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Agindua, 2013. urtean egiten diren edo hasten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzeko dena. (2013-10-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 01

LABURPENA

329.800 EURO NAZIOARTEKO KIROL LEHIAKETA OFIZIALETAN PARTE HARTZEKO

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2013 urtean hasten edo egiten diren kategoria absolutuko nazioarteko kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua onartu du.

Nazioarteko kirol lehiaketa ofizialtzat ondorengo hauek ulertzen dira: Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo Nazioarteko Liga profesional baten egutegi ofizialean sartuta dauden lehiaketak. Gainera, lehiaketa horiek goi mailako kirola bultzatzera egon beharko dute bideratuta. Diru-laguntza hauek ez dira izango parte hartzea sustatzen duten kirol programentzat, ez eta euskal kirol selekzioek parte hartzen duten kirol lehiaketentzat ere.

Deialdi honek 329.800 euroko diru kopurua du, eta beronen onuradun izango dira kirol elkarteak, kirol taldeak, eta kirola helburu duten nortasun juridikodun entitateak, beti ere egoitza soziala Euskadin badute. Kirol Federazioek ez dute diru-laguntza hauek eskuratzeko aukerarik. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau