Berriak Lehendakaritza
Eu

Jaurlaritzak 919.000 euro bideratuko ditu Memoria Historikoa, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko proiektuak finantzatzeko. (2013-10-01(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2013.eko urriak 01

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, oroimen historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdia egin.

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Udalerriek eta gainerako Toki Erakundeek Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideen alorrean garatutako programak eta ekimenak diruz laguntzeko laguntzak lortzeko deia egiten duena.

Ebazpena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Euskadin Bakearen, Bizikidetza eta Giza Eskubideen aldeko proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia egiten da.

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak Memoria Historikoa, Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko proiektuak finantzatzeko urte honetarako aurreikusitako diru-laguntzak onartu ditu gaur: 919.000 euro, guztira. Diru-laguntza horiek Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak izapidetuko ditu eta hiru ebazpenetan daude jasota. Aurreko astean Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako esparru dekretuak hiru laguntza ildo ezarri zituen eta esparru dekretu hori garatzen dute hiru ebazpenok.

Hain zuzen ere, aurten 105.000 mila euro bideratuko dira zenbait proiektu diruz laguntzera, proiektu horien bitartez memoria historikoa eta balio demokratikoak berreskuratu, zabaldu eta ezagutarazteko eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan 1936-1977 arteko aldian demokraziaren eta askatasunaren alde egin zutenak ohoratzeko. Pertsona juridiko pribatu eta irabazi asmorik gabekoak izan daitezke onuradunak, betiere lortu nahi dituzten helburuak memoria historikoa berreskuratzearen ingurukoak badira.

Bestalde, 260.000 euroko diru-laguntza emango die bakea, bizikidetza eta giza eskubideak jorratzeko EAEko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek burututako proiektu eta ekimenei, eta 554.400 euro jasoko dituzte alor bera jorratzeko gizarte erakunde eta mugimenduek gauzatutako proiektuek.

Diru-laguntza horiek eskatzeko epea ebazpen horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunaren biharamunean hasiko da eta egun horretatik hilabete igaro ondoren amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau