
Lehendakariaren ustez, lankidetza ezinbestekoa da justizia eraginkorragoa izateko
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du premiazkoa dela irizpideak eta lehentasunak ezartzeko akordio bat lortzea, Justizia Administrazio «azkar, eraginkor eta gardena» lortzeko. Urkulluk adierazi duenez, krisi ekonomikoa eta hark sorturiko mugak gorabehera, bere gobernua lanean ari da XXI. mendeari egokituko zaion sistema judiziala lortzeko. Urkulluren esanetan, administrazio eskudunen artean koordinaturiko sistema bat lantzen ari dira, hizkuntza aukeratzeko eskubidearen aldekoa eta informazioaren teknologien hedapena bultzatuko duena. Proiektu horiek guztiek herritarrei eta, bereziki, egoera txarrenean dauden sektoreei kalitatezko zerbitzua eskaintzea dute helburu. «Bakoitzaren errenta maila alde batera utzita herritar guztiei justiziarako sarbidea izan dezaten», ziurtatu du Urkulluk.
Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru 2013ko Urte Judiziala irekitzeko ekitaldian, eta bertan izan dira, halaber, Herri Administrazio eta Justiziako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkoreka, eta Segurtasun sailburu Estefanía Beltrán de Heredia. Ekitaldia gaur goizean izan da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, eta Juan Luis Ibarra presidenteak ere parte hartu du bertan. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioan 2.289 pertsonak lan egiten dute egunero.
Lehendakariak hiru konpromiso azpimarratu ditu bere mintzaldian: konpromiso etikoa, politikoa eta instituzionala. Konpromiso etikoa ustelkeriaren aurka egiteko, «gaitz» bat baita, lehendakariaren hitzetan. Konpromiso etikoa, halaber, bakearekin eta bizikidetzarekin, «une historiko» honetan ezinbestekoa baita indarkeriaren biktimak errekonozitzea eta babestea. Konpromiso politikoari buruz, Urkulluk «esku-zabaltasun politika» aldarrikatu du, akordioarena, eta desberdinen arteko hitzarmena lortu arte ez dela geldituko adierazi du. Azkenik, konpromiso instituzionalaz aritu da lehendakaria, hau da, «pertsonekiko eta haientzako oinarrizko zerbitzuak bermatuko dituzten bitartekoekiko» konpromisoa.
-
2013-10-03
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco trabaja por una Administración de Justicia rápida, eficaz y transparente; acorde al siglo XXI. http://t.co/BKQtswD6xl -
2013-10-03
Comentario de Twitter:
El Gobierno Vasco trabaja por una Administración de Justicia rápida, eficaz y transparente; acorde al siglo XXI. http://t.co/oMTiXDSNio -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
Irekia - Lehendakariak lankidetzarako deia egin du justizia erakinkorragoa lortzeko http://t.co/BXGUBfdoeU -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
El lehendakari Iñigo Urkullu ha presentado hoy la apuesta del Gobierno vasco por una administración de Justicia... http://t.co/aYpo9KyO7u -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
El lehendakari Iñigo Urkullu ha presentado hoy la apuesta del Gobierno vasco por una administración de Justicia... http://t.co/AdXOtkVLNt -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Bakoitzaren errenta maila alde batera utzita herritar guztiei justiziarako sarbidea izan dezaten http://t.co/dQSc3vGwAu -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Bakoitzaren errenta maila alde batera utzita herritar guztiei justiziarako sarbidea izan dezaten http://t.co/dQSc3vGwAu -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Bakoitzaren errenta maila alde batera utzita herritar guztiei justiziarako sarbidea izan dezaten http://t.co/dQSc3vGwAu -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Bakoitzaren errenta maila alde batera utzita herritar guztiei justiziarako sarbidea izan dezaten http://t.co/dQSc3vGwAu -
2013-10-02
Comentario de Twitter:
Bakoitzaren errenta maila alde batera utzita herritar guztiei justiziarako sarbidea izan dezaten http://t.co/dQSc3vGwAu