Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalan bigarren eskuko makineria saltzaileen eta erosleen aholkulari izango da FITMAQ Azokan

2013.eko urriak 01

Osalanek stand bat izango du gaurtik hasita urriaren 4ra arte Barakaldoko BEC eraikinean egingo den Bigarren Eskuko eta Erabilitako Makineriaren Nazioarteko Azokan (FITMAQ 2013).

Laneko Arriskuak Prebenitzeko Euskal Erakundea erosleei eta saltzaileei, langileei eta laneko arriskuak prebenitzeko teknikariei zein beren jarduera gauzatzeko erabilitako makineria saltzeko edo erosteko interesa dutenei aholkularitza eskaintzen izango da.

Prebentzioaren kultura hedatzeko esparruan, Osalanek hainbat liburuxka argitaratu ditu okasiorako, bigarren eskuko makineria salerosteko dauden betebeharrei buruzko informazioa eskaintzeko.

Makinak langileentzako arrisku-iturri handia dira. Hori dela-eta, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren mende dagoen organoaren interesei jarraiki parte hartuko du Osalanek azokan, erabilitako makineriaren saltzaileei eta erosleei indarreko legedian jasotako kasuei buruzko aholkularitza eskaintzeko. Zentzu horretan, eskakizunak ez dira berdinak EBn 1995a aurretik merkaturatu edo zerbitzuratu diren makinentzat, edo data horren ondoren fabrikatu direnentzat.

Edonola ere, bigarren eskuko makineriak CE marka, adostasun-adierazpena eta erabilera-eskuliburua izan beharko ditu. Betekizun horiek EBkoa ez den herrialde batetik datozen ekipamenduei ere eskatuko zaizkie. CE markak baino ez du egiaztatzen produktuak harmonizatzeko Europako legedian ezarritako eskakizunak betetzen dituela; halaber, debekatuta dago makinetan CE markaren esanahiari dagokionez hirugarrenak okerrera eraman ditzaketen markak, zeinuak edo idazkunak ipintzea.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BEC_Bilbao
    2013.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osalan asesorará en la Feria FITMAQ a vendedores y compradores de maquinaria de segunda mano . http://t.co/1NoeNu3VkM

  • @BEC_Bilbao
    2013.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Osalan bigarren eskuko makineria saltzaileen eta erosleen aholkulari izango da FITMAQ Azokan . http://t.co/Xvc0rmJIlG

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)